“Euskara gure nortasun agiria da” Ekin Kooperatiba
1963.urtean sortu zen Ekin Kooperatiba Zornotzan (Bizkaia) hamar bat lagunen ekimenez. Sei hamarkada igarota, dibertsifikazio eta nazioartekotze prozesuak tarteko, Euskal Herrian ezezik Indian eta Mexikon ditu ezarpenak eta 300dik gora langile hemen eta atzerrian. Automozioa, Aeronautika eta Energia dira enpresaren jarduneko sektoreak.
“Ekinen DNAn badago euskara bultzatzeko gogo eta indarra. Euskara gure nortasun agiria da.”
Agurtzane Gerediaga, Pertsonen kudeatzaileak eta Oscar Barañano, Negozio-unitateko arduradunak ireki dizkigute enpresako ateak Indeus Elkarrizketa hau egiteko. Enpresaren bilakaera hizpide hartuta azaldu digute “gure jardunaren ia ehuneko ehuna automoziora zuzenduta zegoen eta hor konturatu ginan aeronautikako produktua zela etorkizunerako egonkortasuna emango ziguna. Horrenbestez inbertsio asko egiten hasi gara aeronautikan.”
Ekinek iaz 60 urte bete zituela eta, ospakizunez betetako urtea izan zen “lantegiko fatxada nagusia margotu genuen, jai handi bat egin genuen hemengo eta kanpoko lantegietako lankideekin eta ekitaldi instituzionalean berriz Lehendakaria ere izan genuen.”
Aurten egin da Ekin INDEUS Industriaren Euskal Plataformako kide, euskararen aldeko apustuan plataformako gainerako enpresekin batera indar gehiago egiteko asmoarekin. “Ekinen DNAn badago euskara bultzatzeko gogo eta indarra. Euskara gure nortasun agiria da.”
Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera eman eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.
Lotutako albisteak

‘Munduan gaude, baina gure nortasuna ez dugu galdu nahi.’ Aroa Insausti, Bianditz Iraola – CAF
Indeus Elkarrizketak: CAF konpainiako Aroa Insausti eta Bianditz Iraola ditugu solaskide aurtengo zikloari amaiera emateko.

‘Loturak sortu behar ditugu jendearekin eta euskara izan daiteke horietako bat.’ Bittor Larraioz, Xabier Iturralde – Larraioz Taldea
Indeus Elkarrizketak: Larraioz Taldeko Bittor Larraioz eta Xabier Iturralde ditugu solaskide

“Hizkuntza oso garrantzitsua da edozein jarduera ekonomikoren barruan.” Imanol Larrea, Soziolinguistika Klusterra
Indeus Elkarrizketak: Soziolinguistika Klusterreko zuzendari Imanol Larrea dugu solaskide

“Guk nabaritu dugu orain gehiago eskatzen digutela dena euskaraz.” Asier Orio, Metaposta
Indeus Elkarrizketak: METAPOSTA. Asier Orio, zuzendaria dugu solaskide.

“Gure ikerkuntzaren produktua euskaraz lan egitetik sortzen dugu” Amaia Iza, CEIT
Indeus Elkarrizketak: CEITeko Amaia Iza, Prozesaketa termomekaniko taldeko burua eta ikertzailea dugu solaskide.

“Euskararen presentzia oso handia da gure kooperatibetan.” Javier García San Martín, Fagor Taldea
Indeus Elkarrizketak: FAGOR TALDEA. Javier Garcia San Martín, COPRECIko zuzendari nagusia dugu solaskide.

“Euskara erdi erdian dagoen ezaugarri bat da guretzat” Imanol Esnaola, GISLAN
Indeus Elkarrizketak: GISLANeko zuzendari nagusia, Imanol Esnaola dugu solaskide.

“Empresaren balioak transmititzeko garrantzitsua da hizkuntza eta kultura eskutik joatea” Sandra Benito, i+Med
Indeus Elkarrizketak: i+Med enpresa bertatik bertara ezagutzeko aukera dugu Sandra Benito, Laborategiko gerentearen eskutik.

“Gure hizkuntzan hitz egin, lan egin eta harremantzeko aukera daukagunean erosoago gaude denok” Nekane Ubillos, ZITU
Orain dela 20 urte Donostian sortutako enpresa da ZITU, bezeroei neurrira egindako soluzio teknologikoak eskaintzen dizkiona eta bere produktuetan euskara txertatzen duena.

“Norberaren hizkuntzan lan egitea motibaziozkoa da eta elkartasun sentsazioa ematen du” Nora Gurrutxaga, VICOMTECH
Vicomtech orain dela bi hamarkada baino gehiago sortu zen Zentro Teknologikoa da. Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza sareko partaide, inteligentzia artifiziala eta visual computing & interaction teknologian oinarritutako ikerketan dago espezializatuta.