“Euskara kudeatzera ohituta egotea lagungarria izan da hizkuntza politika landu eta gainerako hizkuntzak txertatzerakoan” Javier Principe, CIKAUTXO
Cikautxo kooperatiba 1971.urtean sortu zen Berriatuan. Gaur egun 8 lantegi ditu munduan zehar, Estatu Batuak, Mexiko, Txina, India eta Txekian besteak beste, gutxi gora behera 2.600 langileko taldea osatuz.
Honela azaldu digu Cikautxoko presidenteak enpresak egiten duena:“Gaur egun soluzio polimerikoetan lan egiten dugu, plastiko munduan ere sartu gara eta konponder parte hori be guregan hartzen dugu. Nahasketa, osagaien errezeta hemen egiten dugu, material polimeriko hori hemen nahastu eta gero ekoiztu eta munduan zehar saldu”
Nazioartean zabaldutako enpresa izanik, hizkuntzen kudeaketari buruz hitz egiterakoan Javier Principek hau azpimarratu du: “Erronka polita izan zen hizkuntza politika lantzea. Euskara kudeatzera ohituta geundenez, honek asko lagundu digu beste hizkuntzak txertatzen.”
Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.
Lotutako albisteak

‘Munduan gaude, baina gure nortasuna ez dugu galdu nahi.’ Aroa Insausti, Bianditz Iraola – CAF
Indeus Elkarrizketak: CAF konpainiako Aroa Insausti eta Bianditz Iraola ditugu solaskide aurtengo zikloari amaiera emateko.

‘Loturak sortu behar ditugu jendearekin eta euskara izan daiteke horietako bat.’ Bittor Larraioz, Xabier Iturralde – Larraioz Taldea
Indeus Elkarrizketak: Larraioz Taldeko Bittor Larraioz eta Xabier Iturralde ditugu solaskide

“Hizkuntza oso garrantzitsua da edozein jarduera ekonomikoren barruan.” Imanol Larrea, Soziolinguistika Klusterra
Indeus Elkarrizketak: Soziolinguistika Klusterreko zuzendari Imanol Larrea dugu solaskide

“Guk nabaritu dugu orain gehiago eskatzen digutela dena euskaraz.” Asier Orio, Metaposta
Indeus Elkarrizketak: METAPOSTA. Asier Orio, zuzendaria dugu solaskide.

“Gure ikerkuntzaren produktua euskaraz lan egitetik sortzen dugu” Amaia Iza, CEIT
Indeus Elkarrizketak: CEITeko Amaia Iza, Prozesaketa termomekaniko taldeko burua eta ikertzailea dugu solaskide.