Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 iraila, 2021 Euskara industrian Indeusberri

Euskarabildua jardunaldiak mundu jasangarrirako bidean teknologia burujabetzak egin ditzakeen ekarpenak izango ditu hizpide

Urriaren 28an izango da Donostiako San Telmo Museoan. “Zenbat kutsatzen du like batek. Mundu osorako internet jasangarrirantz” da aurtengo edizioaren izenburua. Garai oso berezia bizi dugu gaur egun, antropozenoaren aroa, gizakiak Lurrean daukan eraginaren aroa, alegia. Aro hau, gainera, gizadiak inoiz aurre egin behar izan dion erronkarik handienetakoak markatzen du: larrialdi klimatikoa. Frutak plastikoz  inguratuta […]
Euskarabildua kartela
  • Urriaren 28an izango da Donostiako San Telmo Museoan.
  • “Zenbat kutsatzen du like batek. Mundu osorako internet jasangarrirantz” da aurtengo edizioaren izenburua.

Garai oso berezia bizi dugu gaur egun, antropozenoaren aroa, gizakiak Lurrean daukan eraginaren aroa, alegia. Aro hau, gainera, gizadiak inoiz aurre egin behar izan dion erronkarik handienetakoak markatzen du: larrialdi klimatikoa.

Frutak plastikoz  inguratuta ikusten ditugu supermerkatuetan eta asaldatu egiten gara -arrazoi osoz-. Ordea, sarean segunduro mugitzen ditugun milioika datuek duten eragin ekologikoa ez dugu ikusi ere egiten. XXI. mendeko teknologiak abiadura ezin azkarragoan ari dira garatzen, gure bizitzako eremu guztiak digitalizatzen ari gara jasangarriak ote diren kontuan hartu gabe.

Atzeraezineko aldaketa klimatiko eta muturreko desberdintasun sozialen garai honetan, azpiegitura teknologikoek duten eraginaz hausnartu nahi dugu aurtengo Euskarabilduan. Munduaren amaiera distopikoetatik harago, etorkizun posible desiragarriak aztertzen saiatuko gara: Hodeiaren azpian ezkutatzen den kontsumo neurrigabeaz eta horien arteko alternatibez.

Zer da Euskarabildua?

Euskarabildua, euskara eta teknologia elkartzea helburua duen jardunaldi dibulgatzailea da, gizartean eragin nahi duen ekimen berritzaileentzako hausnarketarako eta zabalkunderako gunea, euskal gizartean eta euskaran aplikagarriak diren ezagutza eta berrikuntza teknologikoen sustapenerako aukera ematen duena.

Jardunaldi praktikoak egitea da gure helburua: Esperientziak ezagutaraztea eta partekatzea. Nazioarteko izaera izan du sortu zenetik, Euskal Herrikoez gain, aurrez Euskal Herrian egon ez diren hizlariak ekartzea lortzen dugu urtero.

Iametzak, Argiak etaAmetzagaiñak elkarlanean antolatzen ditugu 2012az geroztik jardunaldiok.

Noiz eta non?

Euskarabilduaren 10. edizioa Donostiako San Telmo Museoan izango da, urriaren 28an 09:00etatik 14:00etara.

Edukiera mugatua izango denez, parte hartu nahi dutenek aurrez izena ematea beharrezkoa da. Izen-ematea guztiz doakoa da; epea irekita dago jada eta www.euskarabildua.eus webgunearen bidez egin daiteke.

Euskarabildua 2021en aurkezpen bideoa

 

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak