Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Indeus Elkarrizketak_irudia_uztaila
Albisteak 27 uztaila, 2022

“Indeus Elkarrizketak” udazkenean itzuliko da solasaldi berriekin

Apirilean hasi eta uztaila bitartean Industriaren Euskal Plataformako partaide diren 13 enpresa eta elkartek hartu dute parte Indeus Elkarrizketak egitasmoan

Leire Colomo (AMPO), Maider Aizpuru (BIELE GROUP), Rikardo Bueno (BRTA), Javier Principe eta Ramon Mendiguren (CIKAUTXO), Aner Garmendia (EGA MASTER), Iñigo Arrieta (EIKA), Imanol Iparragirre (ELAY), Miriam Frances (ENERGIA Klusterra), Eneko Astigarraga (ESLE), Oihana Arrieta (GAIA Klusterra), Ion Etxeberria (IKERLAN), Koldo Kortabitarte (MAIER) eta Nora Gurrutxaga (VICOMTECH) dira Indeus Elkarrizketak solasaldietako protagonista izan direnak.

Enpresa bakoitzaren sorrera, historia, bilakaera eta proiekturik esanguratsuenak jakitera ematearekin batera, euskarak duen presentziaz ere hitz egin dute solasaldiotan eta industrian gure hizkuntzaren erabilera zabaltzeari buruzko gogoeta interesgarriak entzun ditugu. Laburbilduz:

“Ekosistema bat gara eta gizartea landu beharra daukagu. Inportantea da euskara sozialki indartsu egotea” Leire Colomo, AMPO
“15 urte daramatzagu hizkuntza politika arautzen eta honek asko lagundu digu hizkuntzen kudeaketa egokia egiten” Maider Aizpuru, BIELE GROUP
“Lan-bizitza euskaraz egiteko aukera ematen badugu, horrek enpresa erakargarriagoa egingo du” Rikardo Bueno, BRTA
“Euskara kudeatzera ohituta egotea lagungarria izan da hizkuntza politika landu eta gainerako hizkuntzak txertatzerakoan” Javier Principe eta Ramon Mendiguren, CIKAUTXO
“Euskara erabiltzeko aukera ematen badugu, talentua erakartzeko gaitasun gehiago izango dugu” Aner Garmendia, EGA MASTER
“Apustu bat egin behar dugu arlo sozioekonomikoan, erakutsi behar dugu posible dala euskaraz lan egitea eta bizitzea” Iñigo Arrieta, EIKA
“ELAYk munduari begira egin nahi duen bidearen euskarri dira gure hizkuntza, gure kultura, gure baloreak” Imanol Iparragirre, ELAY
“Euskara erabiltzen dugula ikusaraztea, gure bereizgarritasun bat izan daiteke” Miriam Francés, Energia Klusterra
“Euskarak balioa eman diezaieke gure enpresei bai kohesio aldetik, bai nortasun berri bat ematearen aldetik” Eneko Astigarraga, ESLE
“Esfortzu bat egin beharko genuke sektore bezala gure produktuak eta zerbitzuak euskalduntzen” Oihana Arrieta, GAIA Klusterra
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
“Guk egin behar duguna da gure baliabideak behintzat euskaraz erabili, batez ere gauza txikiegaz, gauza txiki askogaz gauza handi bat lortu ahal delako” Koldo Kortabitarte, MAIER
“Norberaren hizkuntzan lan egiteko aukera ematea motibaziozkoa da eta elkartasun sentsazioa ematen du” Nora Gurrutxaga, VICOMTECH

Indeus, Industriaren Euskal Plataformak elkarrizketak berriak egiteari ekingo dio irailetik aurrera eta Plataformako kide diren beste erakunde batzuk bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu, euskarari buruzko hausnarketa egitearekin batera.

Orain arte egindako elkarrizketa guztiak Indeus gunean bilduta daude ELKARRIZKETAK Atalean

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN, Mikroenpresa digitala, Puntueus, EnpresaBIDEA eta Datu-analisi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  Plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen Plaza

Gaur albiste dira HiTZ zentroa, Jendaurrean, Otsailak 11 eta Datu-bilketa.

IndeusBerri:  industria  eta  euskara  uztartzen  dituen  informazioaren  topagunea

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa hiztegia, Eusko Ikaskuntza, Emakumeak Zientzian eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  industria  eta  euskara  uztartzen  dituen  informazioaren  topagunea

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Emakumeak Zientzian 2025, Ziur, Puntueus eta Baliozkotze-datu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.