INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak aurtengo erronkak finkatu ditu
INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak urteko lehen Batzar Orokorra egin du. Aitor Urzelai, Spriren zuzendari nagusiak eta Josune Zabala, Jaurlaritzako Hizkuntza ikerketa eta koordinazio zuzendariak egin dituzte lehen hitzak, ongietorria emanaz ekimenaren parte diren erakunde publikoei (Energiaren Euskal Erakundea, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Hizkuntza Politikarako Sailburuodetza) eta enpresei, bereziki azken hilabeteotan INDEUSkide egin diren SISTEPLANT eta OREKA IT enpresei. Honenbestez 27 dira industria arloan euskara sustatzeko konpromisoa hartu duten enpresak: AMPO, BIELE GROUP, BRTA, CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBAT, EGA MASTER, EGA SOLUTIONS, EIKA, ELAY, ENERGIA KLUSTERRA, ESLE ELKARTEA, GAIA KLUSTERRA, GOIZPER, IKERLAN, IRIZAR, MAIER, OREKA IT, ORKLI, ORONA, PETRONOR, SISTEPLANT, TECNALIA, ULMA CONSTRUCCIÓN, VICOMTECH.
2021eko balantzea egiterakoan, iaz bezala aurten ere pandemiaren eragina nabarmena izan da INDEUSen jardunean ezin izan dutelako aurrez-aurreko bilera edo topaketarik egin. Edozein kasutan Plataformak bere dinamikari eutsi dio Lantaldeen bilerekin.
2022ari begira, ekimenari bultzada eman beharra azpimarratu dute batzarrean parte hartu dutenek, ahalegin berezia eginez honako arlo hauetan:
- INDEUSeko enpresen artean esperientziak partekatzea
- Laguntzaile-Sarea sortzea
- Enpresa berriak erakartzen jarraitzea
Halaber, iAmetza konpainiaren eskutik, Nextcloud ezagutzeko aukera izan dute Batzar Orokorreko parte-hartzaileek, bulego birtual moduan funtzionatu dezakeen tresna eta iAmetzak euskarara egokitu duena.
Zer da Indeus?
INDEUS Industriaren Euskal Plataforma da, Spri-Enpresen Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bultzatzen dutena. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz. Eta ibilbide honetan, INDEUSek euskararen presentzia txikia duten enpresei ere ireki dizkio ateak, aurrekoen eskarmentua besteen eredu izango delakoan.
Helburuak
Euskal Autonomia Erkidegoko industria arloan euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea du helburu INDEUSek. Hori lortzeko bideak ezarri ditu dagoeneko:
- Euskararen kudeaketa aurreratuko enpresek dituzten beharrak eta zailtasunak identifikatzea.
- Enpresen beharrei eta zailtasunei erantzuna emateko bideak aztertzea.
- Euskarak presentziarik ez duen enpresa industrial handiak ekimenera erakartzea.
- Euskara txertatuta duten enpresak gainontzekoentzat eredu izatea.
- Ekimenean parte hartzen duten enpresen arteko komunikazioa eta elkarlana sustatzea.
Antolaketa
Hiru lantaldetan antolatu dira egitasmoan parte hartzen ari diren enpresa eta erakundeak:
- Euskarazko produktuak eta erakunde publikoak. Lantalde honen ardura da, besteak beste, enpresetan erabiltzen diren erremintak identifikatzea eta ikastetxeetako eta enpresetako ordezkarien arteko harremana estutzea, langile etorri berriek softwarea eta aplikazioak euskaraz erabiltzeko dituzten zailtasunen aurrean, hobetzeko bideak uztartzeko. Baita Administrazioak zerbitzuak euskaraz emateko eskaintzen dituen aukerak ezagutzea eta erakunde publikoek programa eta dirulaguntzetan euskara txertatzeko dituzten aukerak aztertzea.
- Inguru digitala. Lantalde honetan lantzen ari diren esparruak dira: enpresek erabiltzen dituzten softwareen inguruko informazioa jasotzea eta aholkularitza ematen duten enpresen informazioa biltzea, zerbitzu horiek euskaraz emateko bideak lantzeko, besteak beste.
- Atariko lantaldea. Euskararen kudeaketara iritsi berri diren enpresek egin dute bat lantalde honekin. Enpresa munduan hizkuntzaren kudeaketa zer den eta nola bideratzen den ezagutzea, euskara txertatzeko dituzten beharrak identifikatzea eta administrazio publikoak zertan lagun diezaiekeen aztertzea dira bere ardurak.
Lantaldeez gain, Talde Eragilea ere badu INDEUSek, ekimeneko erakunde publikoek osatzen dutena.
Partaideak
- AMPO
- BIELE GROUP
- BRTA
- CAF
- CEIT
- CIKAUTXO
- COPRECI
- DANOBAT
- EGA MASTER
- EGA SOLUTIONS
- EIKA
- ELAY
- ENERGIA KLUSTERRA
- ESLE ELKARTEA
- GAIA KLUSTERRA
- GOIZPER
- IKERLAN
- IRIZAR
- MAIER
- OREKA IT
- ORKLI
- ORONA
- PETRONOR
- SISTEPLANT
- TECNALIA
- ULMA CONSTRUCCIÓN
- VICOMTECH
Erakunde publikoak: Hizkuntza Politikako Sailburuordetza, Spri-Enpresen Garapenerako Agentzia, Energiaren Euskal Erakundea eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin
Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.