Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 maiatza, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, EGA Master, Latxa eta Zero Eguna.

Maiatzeko lehen IndeusBerri honek esamolde berri batekin estreinatuko du loren hilabetea, loraila alegia: Ate-Atean. Honekin batera albiste sorta interesgarria: Elkarrengandik Ikasiz solasaldien laugarren edizioa abian jarri du Bai Euskarari Elkarteak; EnpresaBIDEA egunkari digitalak Indeuskide den EGA Master enpresari buruzko erreportajea argitaratu du; EHU/UPVko HiTZ zentroak LATXA hobetu du; eta Industria berriaren hiztegiko kontzeptu berri bat: ZERO EGUNA.

HiTZ zentroak Latxa hobetu du, euskararentzako hizkuntza eredu handiena, eta dagoeneko gainditu du jatorrizko ChatGPT.UPV/EHUko HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroak garatutako Latxa euskararentzako hizkuntza ereduen familia bat da eta lizentzia libreko testuen corpus handienarekin (aurrekoen bikoitza da) eta hizkuntza gaitasunari, irakurmenari, kultura orokorrari eta azterketa profesionalei buruzko zenbait proba bankurekin banatzen da. Latxak duela zenbait urte abiarazitako jatorrizko ChatGPT bertsioa (orain GPT 3.5 gisa ezaguna) gainditzen du, eta baliabide digital urriko hizkuntza baten eredu ireki batentzat lehenengo aldiz, azken bertsioa (GPT-4) gainditzen du hizkuntza gaitasunean.

EGA Master, mundu mailako ikuspegia euskal izaera oinarri izanik.EnpresaBIDEA egunkari digitalak EGA Master enpresari buruz argitaratutakoa ekarri dugu gaurko Indeusberrira. INDEUS plataformako kide den EGA Master enpresa arabarrak euskararen erabilera indartzeko hautua egin du, beste enpresa batzuen aurrean lehiakortasuna lortzeko asmoz. “Egunerokotasunean euskara erabiltzeko aukera eskaintzen duen enpresa lehiakorragoa izango da” azpimarratu du Aner Garmendia enpresaren zuzendari nagusiak. Halaber euskal industriaren osasuna aztertu beharreko aferatzat jo du Aner Garmendiak. Enpresen euskal identitatea mantentzeko pausoak eman behar direla uste du, erabakiak euskal lurraldeetan mantentzeko eta behar den inbertsioa kanpora ez joateko.

Bai Euskarari elkartaren irudia

“Elkarrengandik ikasiz” solasaldien laugarren edizioari ekin dio Bai Euskarari Elkarteak.Datorren maiatzaren 7an, 14an eta 21ean argitaratuko dira Elkarrengandik Ikasiz solasaldi sortaren laugarren edizioa osatzen duten hiru solasaldiak. Lana eta osasun mentala dira hizpide lehen solasaldian; bigarrenean Aniztasunaren kudeaketa enpresetan; eta hirugarrenean berriz Talentua, zertaz ari gara talentuari buruz ari garenean? galdera abiapuntu hartuz. Azken solasaldi honetan, SPRIk hartu du moderatzaile lana, Gipuzkoako Foru Aldundiko, ULMA Packagingeko eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariek parte hartu duten topaketan. 2021.urtean jarri zuen martxan Bai Euskarari Elkarteak “Elkarrengandik ikasiz” ekimena.

“ZERO EGUNA” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Gailu edo sistema bati dagokionez, oraindik erasotzaile bakan batzuek soilik ezagutzen duten zaurgarritasunari erreferentzia egiten dion esamoldea, hau da, fabrikatzaileek eta erabiltzaileek ezagutzen ez duten zaurgarritasun bat edo aurkitu berri dutena, zeinarentzat oraindik ez baitago segurtasun-adabakirik eta zeina ez baitzaie erabiltzaileei jakinarazi. Adibidez, zero eguneko eraso bat aipa daiteke, zero eguneko mehatxu bat, zero eguneko birus bat, zero eguneko segurtasun-zulo bat edo zero eguneko babes bat.

Lotutako albisteak

13 abendua, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
29 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak