IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Lorailak erdia pasatu duen honetan, IndeusBerrik industriatik euskaraz eta euskaratik industriaz jardun nahian, Elkarrengandik ikasiz solasaldien azken emanaldiari buruzko informazioa dakarkigu: SPRIk gidatutako mahai inguruan Talentua izango dute hizpide. Arabako Enpresen Foroak ostegunean egingo duen bilera eta EJIEk Nazioartean jaso duen saria ere azpimarratu nahi ditugu. EnpresaBIDEAri Adimen Artifizialari buruzko artikulu interesgarria hartu diogu gaurz. Eta amaitzeko Gamifikazio, industria berriaren hiztegiak eman digun kontzeptua.
EJIEk nazioarteko sari bat jaso du ITZULI itzultzailearekin egindako garapen teknologikoagatik.EJIEk, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak Red Hat, kode irekiko soluzioen munduko hornitzaile nagusiak urtero ematen dituen sarietako bat jaso du, Itzuli, itzultzaile neuronalean egindako berrikuntza aplikatuagatik. Mundu osoko lorpen teknologikoak saritzen ditu Red Hat konpainiak, pentsamendu sortzailea, arazoak konpontzeko erabakitasuna eta teknologiaren erabilera eraldatzaile erakusten duten proiektuak. Aurten 280 proiektu aurkeztu dira eta horien artean EJIEk aurkeztutakoa izan da sarituetako bat. Itzuli kode irekiko teknologiarekin diseinatu zen. Teknologia hau karga beharretara modu moldagarrian egokitzen da.
Arabako Enpresen Foroaren saio berria maiatzaren 23an, Gasteizen.Datorren ostegunean, maiatzak 23, Arabako Enpresen Foroaren bilera egingo da Europa Biltzar Jauregian. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko udalak lankidetzan eratzen duten enpresen foroaren X. edizioa izango da datorren astekoa. Lanabes ekimenaren baitan eratzen den foroak hizkuntzen kudeaketarekin interesa duten Arabako enpresak biltzen ditu, praktika komunitate baten dinamikan, enpresek euren jardunaz ardura duten jakintza eta gogoetak partekatzen dira.
“Talentua” izango dute hizpide datorren astearteko Elkarrengandik ikasiz hirugarren eta azken solasaldian.SPRIk gidatutako hirugarren eta azken solasaldia egingo da datorren asteartean, maiatzaren 21ean. Zertaz ari gara talentuari buruz ari garenean? galderari erantzungo diote Edurne Ruiz Arregi, Mondragon Unibertsitatekoak, Ainhoa Fernandez Ortiz, ULMA Packaging enpresakoak eta Jon Gurrutxaga Mongelos, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak. Talentua edo talentudun pertsonak hizpide hartuta, gaur egun eta etorkizunera begira gaitasunak dituzten pertsonak enpresetara, lantokietara nola erakarri aztertuko dute hiru solaskideek. Elkarrengandik ikasiz, Bai Euskarari elkartearen ekimena da.
“GAMIFIKAZIO” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Jokoaren ohiko elementuak (adibidez, puntuazioa, besteekiko lehia, arauak) joko ez diren jardueretan aplikatzea, parte-hartzaileen konpromisoa eta motibazioa handitzeko, haien jokabidea aldatzeko, produktibitatea hobetzeko, ikasketetan laguntzeko, pertsonak ebaluatzeko edo beste helburu batzuetarako. Ludifikazioa ere deitzen zaio.
EnpresaBIDEA: Zer daki gutaz adimen artifizialak?Interneteko bilatzaileekiko konfiantza gero eta txikiagoa da, iragarkiak erakusteko premiak eta SEO bidez emaitzen lehen orrira bultzatutako kalitate baxuko web orriek erabiltzaileen bilaketa esperientzia aldrebestu baitute. Hala ere, behar duguna Interneten aurkitzeko bilatzaileak erabiltzen jarraitzen dugu. Hala egiten dugu, adibidez, zerbitzu edo produktu zehatz bat eskaintzen duen enpresa bilatzeko edo oporretan zer bisitatu erabakitzeko. Hauxe dio Begoña Altunak, EnpresaBIDEA egunkari digitalean idatzitako artikulu interesgarriak.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin
Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.