Hilabetea estreinatzearekin batera, IndeusBerriren irudia ere aldatu dugu, hilero bezala: LEGEZ eta BIDEZ izango da gure ikurra ekainean zehar. Irudi berriarekin batera honako albiste hauek jaso ditugu: BAI EUSKARARI sariak ekainaren 20an banatuko dira Donostian, Txinparta bizia euskararentzat lelopean. UEUren aurtengo ikastaro eskaintzaren barruan ekainaren 13an egingo den hau azpimarratu nahi dugu: Lan eta bizi euskaraz. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia berriak arnasguneetatik. Ikastaro batetik tailer batera jauzi egingo dugu Enpresa Digitalak uztailaren 10erako antolatu duena aipatzeko: WhatsApp marketingari buruzkoa. Eta amaitzeko, Babeskopia da Industria berriaren hiztegitik hartu dugun berba.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?