Bai Euskarari sariak dira gaur albiste nagusi, atzo egin baitzen sari banaketa ekitaldia. “Ekonomia sozial eta eraldatzailea eta Estatua” izeneko EHUren udako ikastaroa ere nabarmentzen dugu gaurko IndeusBERRIn; datorren ekainaren 28an egingo da eta. EnpresaBIDEA ere ekarri dugu gurera, WhatsApp Marketingi buruzko erreportaia argitaratu duelako, Enpresa Digitalak antolatutako tailerraren aurrerapen gisa. Euskaltzaindiak egin duen hiztegiaren eguneraketari eta PuntuEUSen 10.urteurreneko kanpainari ere egin diegu tokia agerraldi honetan. Amaitzeko, hiztegian aukeratutako berba berria: Testu-meatzaritza.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?