Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 urria, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira GISLAN-Indeus Elkarrizketa, Instagram, ChatGPT, Euskarabildua, Enpresarean Azoka, CEIT-Enpresabidea eta Adimen Artifizial fidagarri.

Hilabete berria hasi, esaldi berria estreinatu eta albistez gainezka dugu gaurko IndeusBerri. Indeus Elkarrizketa nabarmenduz, GISLANeko Imanol Esnaola dugu solaskide. Microenpresa digitalaren eskutik urriaren 10ean egingo den Instagrami buruzko webinarra eta Enpresa Digitalaren eskutik urriaren 15ean egingo den ChatGPTri buruzko tailerra azpimarratu nahi ditugu. Beste bi ekitaldi ere bai, EUSKARABILDUA, urriaren 17an eta ENPRESAREAN AZOKA, urriaren 25ean. Indeuskide den CEITi buruz EnpresaBideak argitaratu duen erreportajea ere ekarri dugu gurera. Amaitzeko Adimen Artifizial fidagarri. 

ChatGPTren hastapenak tailerra Enpresa Digitalaren eskutik.ChatGPTk goitik behera aldatu du gure gizarte- eta lan-ingurunea; horregatik, garrantzitsua da nola funtzionatzen duen ondo ulertzea, hartara, mota horretako tresna batengatik espero dezakegunaren itxaropen errealistak izateko eta tresna hori zentzuz erabiltzeko. Hori dela eta, tailer honetan bi alderditan jarriko dugu arreta: alde batetik, GPT motako lengoaia-ereduek nola funtzionatzen duten, zer diren, nola trebatzen diren eta zer nolako jokabidea duten ulertuko dugu. Urriaren 15ean egingo da tailerra.

Webinarra euskaraz – INSTAGRAM II: Estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko.Instagram I ikastaroaren jarraipena, Instagramek enpresetarako duen profilaren kudeaketan oinarrituta. Ikastaroan erabilera eta nobedade guztiak landuko ditugu, horien artean egonik Instagram Stories eta sare sozial horren azken eguneraketak, gure marka edo negozioari nabarmentasun handiagoa emateko. Ikastaro osoak lau orduko iraupena izango du; hortaz, bi ikastaroetan (lehenengo zatia eta bigarren zatia) eman beharko da izena ikuspegi orokorragoa lortzeko, bigarrena lehenengoaren jarraipena baita. Urriaren 10ean egingo da.

Indeus Elkarrizketak – GISLAN: “Euskara erdi erdian dagoen ezaugarri bat da guretzat”.Lurraldearen gaineko analisian atzemandako gabezia bat izan zen GISLANen sorreraren abiapuntu. Eta enpresaren sorreratik abiatu dugu Indeus Elkarrizketa hau Imanol Esnaola, kooperatibaren zuzendariarekin: datuen prozesamendua, soluzio teknologikoak, adimen espaziala eta euskara izan ditugu hizpide. GISLAN Industriaren Plataformako kide da 2023.urtetik eta hau da INDEUSi buruz Imanol Esnaolak egin duen gogoeta: “elkarrekin egotea, elkarri entzutea, bakoitza non dabilen, zertan dabilen eta elkarri laguntzeko aukera izateak nolabait ere ematen dizula halako indar bat.”

Enpresarean Azoka urriaren 25ean egingo da “Adimen artifiziala, (u)topikorik gabe” gaia aztergai hartuz.Adimen artifiziala, (u)topikorik gabe izenburupean AAren eragin ekonomiko, sozial eta legala aztertu nahi da aurtengo Enpresarean Azokan. Urriaren 24an izango da azoka, Hernaniko Orona Ideon, Bai Euskarari Elkarteak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletzarekin. Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango dugu. Ekintzaileei zuzenduriko Arin-arin saioa egongo da aurtengo edizioan ere. Parte-hartzaileek haien ideiak edo proiektuak hiru minututan azaldu beharko dituzte, arin eta labur.

enpresaBIDEA_logoa

EnpresaBIDEA: “Ceit, teknologia aplikatua euskal industriarentzat”.EnpresaBIDEA egunkariak Ceit, zentro teknologikoari buruzko erreportajea argitaratu du egunotan. 40 urtetik gorako ibilbideari gainbegiratua eman eta egun dituen ikerketa lerro nagusiak aipatzen dira idatzian. Hizkuntza eta INDEUSek ere presentzia nabarmena dute erreportajean, izan ere Ceit Industriaren euskal plataformako kide baita hasieratik. “Gure hizkuntzan sortutako lana egiten dugu, hori oso garrantzitsua iruditzen zait. Dibulgazioa ere euskaraz egiten dugu” Amaia Iza, Termomekanika prozesamenduaren material eta fabrikazio saileko zuzendaria.

Urriaren 17an egingo da EUSKARABILDUA “Artifiziala ez den teknologia” hizpide hartuta.Urtero bezala aurten ere Donostiako San Telmo Museoak hartuko du Euskarabildua jardunaldia datorren urriaren 17an. “Artifiziala ez del teknologia: datuen kudeaketa eta algoritmoen demokratizazioa” izango da ardatz nagusi: makinek pertsonak ordezkatuko gaituzten mamua nonahi dagoen aro honetan, adimen aritifizialaren eztandaren sasoian, teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriago aldarrikatzen dutenen ahotsak entzun behar ditugula dio jardunaldiaren aurkezpen-testuak. Horrenbestez egitaratu erakargarria garatu dute antolatzaileek. Izena emateko aukera zabalik dago.

“AA fidagarri” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Hiru elementuz osatutako adimen artifiziala: 1) legezkoa izan behar du, hau da, aplikatu beharreko lege eta erregelamendu guztiak bete behar ditu; 2) etikoa izan behar du, hau da, printzipio eta balio etikoak errespetatzen dituela erakutsi behar du; eta 3) sendoa izan behar du, bai ikuspuntu teknikotik bai sozialetik; izan ere, AA sistemek, asmoak onak izanda ere, ustekabeko kalteak eragin ditzakete. AAren fidagarritasuna ez dagokio soilik adimen artifizialeko sistemaren beraren fidagarritasunari; bizi-zikloan inplikatutako prozesu eta eragile guztien fidagarritasunari ere badagokio.

Lotutako albisteak

13 abendua, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
29 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak