IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Urrietako IndeusBerriren bigarren agerraldia ere albistez gainezka datorkigu. Hasteko Indeus Elkarrizketa berri bat, aste honetan Javier García San Martín, Copreciko zuzendari nagusia dugu solaskide FAGOR TALDEaren izenean. Enpresa Digitala ere albiste dugu, hemendik urriaren 31ra bost tailler/ikastaro eskainiko baititu euskaraz. Urriaren 17an Euskarabildua jardunaldiaren 13.edizioa egingo da eta urriaren 24an berriz, Enpresarean Azoka. Lazarraga Sariak ere ekarri ditugu gurera, hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago eta. Amaitzeko, gure hiztegiko beste kontzeptu bat: Adimen Artifizial sendo.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin
Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.