IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak onlineko erosketetan iruzurrak ekiditeko gomendioekin argitaratutako eskuliburua, LH Duala Euskaraz ekimenak Gipuzkoako lantokietan duen hedadura eta emakume zientzilariak ardatz hartuta Itelazpik eta Elhuyarrek egindako 2022ko egutegiak jaso ditugu aurtengo lehen IndeusBerri buletinean.
Emakumezko zientzilariak protagonista Itelazpi eta Elhuyarren 2022ko egutegietanSustatu, teknologia albisteen gunean irakurri dugu albistea: Emakumezko zientzialarien lana ardatz hartuta, euskarazko bi egutegi argitaratu dira 2022rako. Elhuyarrek argitaratu du bat, Izaskun Alberdiren ilustrazioak dituena, eta Itelazpi, sozietate publikoak bestea, David Fernandezen ilustrazioekin eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin.
Online iruzurrek beherapen hauek ez zapuzteko eskuliburua argitaratu du Zibersegurtasun ZentroakUrtarrileko beherapenak direla eta, Basque Cybersecurity Centreko lankideek zenbait gomendio egin dizkigute argitaratu berri duten eskuliburuan. Kontuz: dena ez da beti dirudien bezain ederra! Erosketak on line egitean, iruzurrekin kontu handia izan behar dugu. Batez ere, orain, pandemiagatik Internet bidezko salmentak % 15 handitu direnean.
Gipuzkoako 2.700 lantoki baino gehiagok eskaintzen dute Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskarazLH Duala Euskaraz, heziketa eta lana euskaraz garatzeak duen balioa ikustarazteko martxan jarritako egitasmoak, euskaraz ari diren lantokien geomapa, gida eta autodiagnostikorako galdetegia jasotzen ditu bere webgunean. Euskarazko lantokiko egonaldien esperientziak aitortzeko ekitaldia egingo da otsailaren 18an Bergaran, “Euskaraz balioa erantsi lanari” lelopean.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin
Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.