Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 Azaroa, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Albiste dira gaur Euskararen Nazioarteko Eguna, Hizkuntzen Irabazia, Euskaltzaindia, EusGARA eta Enpresa-eraikitzaile.

Hazileko azken IndeusBerri honek Euskararen Nazioarteko Egunera garamatza zuzen-zuzen, EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultateak eta Ekonomisten elkarteak egun horretan arratsaldeko 6etan Sarrikon egingo den ekitaldian parte hartzera gonbidatu gaituzte eta, Industriarentzat ditugun euskarazko tresnak azaltzeko. Honekin batera azken egunotan egin diren hiru ekitaldi: Hizkuntzen Irabazia kongresua, XXIX. Jagon jardunaldia eta Eusgara ekitaldia. Amaitzeko, gure hiztegitik hartutako kontzeptua: Enpresa-eraikitzaile.

Euskaltzaindiaren XXIX. Jagon Jardunaldia egin zen atzo, bi ponentzia landuz: Aisialdi antolatua eta Lan-eremua. Euskararen inguruko etorkizun-ikuspegiari buruzko bi ponentzia landu ziren atzo Euskaltzaindiaren egoitzan. Bata, aisialdi antolatuaren ponentzia (Euskararen Gogoetagunea egitasmoaren barruan landutakoa eta Iñaki Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hizkuntza Estrategiako Zerbitzuko buruak azaldu zuena); bestea, lan-eremuari dagokiona (Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeak landu du eta Josune Zabala Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Koordinazio zuzendariak azaldu zuena).
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak 200 lagun eta 17 hizkuntza gutxitu bildu ditu Donostian bi egunez. Kongresuak agerian utzi du hizkuntzak aberastasuna direla. Ez soilik aberastasun kultural eta emozionala, baita ekonomikoa ere. Donostiak jasotako ‘Hizkuntzen Irabazia’ kongresua urtero Federal Union of European Nationalities FUENek antolatzen duen ‘Forum of the Minority Regions’ markoan kokatuta dago. Aurten LANGUNE Euskal Herriko Hizkuntza Industriaren Elkartearekin batera antolatu dute. “Egun hauetan garbi geratu da hizkuntzak aberastasuna direla. Ez soilik aberastasun kultural eta emozionala, baita ekonomikoa ere.
Industriarako Sprik dituen euskarazko baliabideak azalduko ditugu abenduaren 3an EHUn. Datorren asteartean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak berariazko ekitaldi bat prestatu du Ekonomisten elkargoko Euskara Taldeak lagunduta, euskara lan munduari lotuta irudikatzeko. Besteak beste Euskara Planak lehiakortasunerako palanka izateko esperimentazioaz hitz egingo da, hain zuzen ere GEHI ikerketaren berri emango du EMUNek. SPRIk INDEUS ekimenaren bidez Industriarako jarritako euskarazko baliabideak aurkeztuko ditugu guk. Eta azkenik, Ekonomisten elkargoak Ekonomistentzako tresnak aurkeztuko dituzte. Abenduaren 3an, arratsaldeko 6etan EHUren Sarrikoko kanpusean.
“Enpresa-eraikitzaile” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Eskarmentu handiko ekintzaileek sortzen duten ekimen-mota, zeinek era horretako baliabideak artikulatzen baitituzte beste enpresa batzuk sortzeko, bai beren ideietan oinarritutakoak, bai beste merkatu batzuetan jada balidatutako ideien copy-cutetan oinarria dutenak. Honako alderdi hauek definitzen dituzte venture builderak: (1) Ez dute kanpoko ideiarik edo proiekturik onartzen; (2) Garatu beharreko ideiak edo esparruak aldez aurretik definitzen dira; (3) Ekitaldi puntualetan, berariazko talde sortzaile bat bilatzen dute enpresak abiarazteko; (4) Konpainiaren kapital zati batekin gera daitezke, hori VB bakoitzaren araberakoa da,; (5) Negozio-eredua modu autonomoan funtzionatzeko gai den arte balidatzen dute; (6) Enpresaren lehen hilabeteetan, denbora eta baliabideak eskaintzen dituzte.
Lau enpresek egin dute bat aurten EUSGARA proiektuarekin. Urtetik urtera handitzen ari da eusGara komunitatea. Arratiako arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko asmoarekin sortutako proiektua da, eta gaur gaurkoz 33 enpresek osatzen dute. Iaztik hona lau enpresa berrik hartu dute konpromisoa euskara gehiago erabiltzeko: Bela Detail, Keia, Ortomobility eta Petardos CM. Enpresa horiek guztiek familia argazkia berritu zuten joan den ostiralean Zeanuriko Zulaibar campusean egin zen hitzarmen ekitaldian. Bertan elkartu ziren eusGara komunitateko kide diren enpresak eta proiektua babesten duten erakunde publiko zein pribatuak.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak