Albisteak 27 abendua, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira EUSKARALDIA, PUNTUEUS eta Datu-multzo.

2024ko azken IndeusBerriren agerraldia laburra izango da baina interesgarria, nola ez! Hasi, datorren urteko maiatzean egingo den EUSKARALDIA nabarmenduz hasi nahi dugu, SPRIk dagoeneko eman duelako izena entitateen erregistroan. Jarraitu, Puntueus fundazioak abenduaren 17an egindako 10.urteurreneko ospakizunarekin jarraitzen dugu. Eta amaitu, beti bezala, Industria Berriaren Hiztegiko kontzeptu bat aukeratuz amaitu; gaurko honetan Datu-multzo.

“Datu multzo” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Formatu bera duten eta xede jakin baterako esanguratsuak diren erregistroen bilketa. Datu-multzoak adimen artifizialeko eredu bat baliozkotzeko edo probatzeko erabil daitezke, baita ikaste automatikoko algoritmo bat entrenatzeko ere. Industria berriaren hiztegian aurki dezakezu kontzeptu hau. Eta honekin batera beste ehundaka kontzeptu Industria berriaren jardunari lotutakoak. Guztiak daude euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
.eus domeinuak 10.urteurreneko festa ospatu du. Joan den abenduaren 17an egin zuen Puntueus fundazioak bere 10. urteurreneko ospakizuna. Gure Zirkuan, Tolosan, egin zen ospakizuna, Euskal komunitatearen amets kolektiboak eta ingurune digitaleko arrakasta ospatzeko. Erakundeetako ordezkariak, industria digitaleko profesionalak, euskalgintzako eragileak eta domeinuaren erabiltzaileak elkartu ziren. Arratsaldeko unerik hunkigarriena, Iñaki Goirizelaia, PUNTUEUS Fundazioaren lehendakariak, egindako hitzartzea izan zen.
2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den EUSKARALDIrako motorrak berotzen. SPRIk dagoeneko eman du izena EUSKARALDIAn, euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu sozialean. Euskaraldiaren helburua nagusia hizkuntza-ohituren inertziak astindu eta herritarrek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea da, eta, horrez gain, entitateek ere euskaraz bizitzeko aukerak eta neurriak hartzea sustatu nahi da. Euskaraldiak, modu kolektibo eta sozial batean, tokian tokiko euskalgintza aktibatzea eta elkarlanean aritzea ahalbidetzen du, euskaraz bizitzea posible egingo duten neurriak eta espazioak sortuz. Aurreko edizioetan bezala, honako honetan ere SPRIk parte hartuko du.

Lotutako albisteak

ALBERDI  MEKANIZATUAK,  BIOLAN  eta  MITXELENA  Kooperatibak  bat  egin  dute  INDEUS  Industriaren  Euskal  Plataformarekin

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin

Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.

Ekonomia  eta  Finantzak;  ETEKIN  Topaketen  edizio  berria

Ekonomia eta Finantzak; ETEKIN Topaketen edizio berria

Andrés Arizkorreta, Ane Insausti eta Lander Beloki, martxoaren 26an Donostiako Aquariumean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira i+Med, Puntueus, Bikain ziurtagiria, Instagram ikastaroa eta Eraso-bektore

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.