Albisteak 16 urtarrila, 2025

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Bizkaiko Foru Aldundia, EnpresaBIDEA, BAIC eta Datu-zentro.

2025eko lehen IndeusBerri hau Bizkaiko Foru Aldundiari begira hasiko dugu, urtarrilaren 13tik irekita baitago euskararen erabilera sustatzeko laguntza, besteak beste lan-ingurunean. EnpresaBIDEA egunkari digitaletik hartu dugu bigarren albistea, bertan INDEUS kide den EIKAko presidente Iñigo Arrieta elkarrizketatzen dutelako, Araziko zuzendariarekin batera. Adimen Artifizialaren zentrura jo dugu hurrengo albistearen bila, Euskadin 2024an AA bultzatzeko izan diren mugarriak bildu baitituzte. Eta amaitzeko, ohiturari jarraituz, gure hiztegiko kontzeptu bat: Datu-zentro edo Kalkulu-zentro.

BAIC: 2024ko mugarri handiak Euskadin Adimen Artifiziala bultzatzeko. 2024. urtea funtsezko aldia izan da Euskadin Adimen Artifizialaren garapena eta sendotzea sustatzeko. Eragin handiko gertakarietatik hasi eta ekimen aitzindarietara, artikulu honetan BAICen egutegia markatu duten lorpen nagusiak aztertuko ditugu. Otsailean, gure ekitaldirik estimatuenetako bat ospatuz, BAICorner, Euskadiko Adimen Artifizialaren prestakuntza-eskaintza aztertzen duen lehen txostena aurkeztu genuen, Euskal Herriko unibertsitate nagusietako ordezkariekin batera. Dokumentu honek eskualdearen hezkuntza-gaitasunak ulertzeko eta AA talentua garatzeko baliabide funtsezkoa ordezkatzen du.
EnpresaBIDEA: Euskararen aldeko hautuak kalitatea dakar. Maite Reizabal, EnpresaBIDEAko zuzendariak egindako elkarrizketa ekarri nahi izan dugu gaur buletin honetara, bertan INDEUSkide den EIKA kooperatibako presidente Iñigo Arrieta delako protagonista, Izaskun Isasti, Araziko zuzendariarekin batera. Biek ala biek hizkuntza kudeaketa lehiakortasunaren ezinbesteko aldagaitzat jo dute, eta euskara, kultura ez ezik, indargune ere badela uste dute euren enpresetan. Kudeaketa horrek barnebiltzen ditu, besteak beste, hizkuntza bakoitzak enpresa barruan jokatzen duen rola argi izatea, estrategiak eta ekintzak garatu eta gauzatzea, langileei hizkuntzak kudeatzeko baliabideak eskaintzea eta abar.
Euskara ingurune digitalean sustatzeko Bizkaiko enpresei zuzendutako laguntzak eskatzeko epea zabalik dago. Urtarrilaren 13an ireki da euskara sustatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak eskatzeko epea. Euskara gizarte-eremu guztietara zabaltzeko ahaleginean ezinbestekotzat jotzen da informazio eta komunikazioaren teknologien ahalmen handia aprobetxatzea, hizkuntza landu, prozesatu eta zabaltzeko, eta, beraz, beharrezkoa da laguntza-tresna egokiak jartzea gizarte eragileen eskura, arlo honetako egitasmoak garatu eta gauzatzeak eragindako kostuak murrizteko. Dirulaguntza jaso dezakete euskarak ingurune digitalean duen presentzia sustatzen laguntzen duten proiektuek.
“Datu-zentro edo Kalkulu-zentro” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Sistema informatikoak eta haiekin erlazionatutako osagai eta baliabideak (adibidez, telekomunikazio- eta biltegiratze-sistemak) biltzen dituen gunea edo instalazioa. Eskuarki, honelakoez hornituta egoten da: osagai erredundanteak eta babes-kopiak, energia hornitzeko azpiegitura, komunikazio-konexioak, ingurunearen kontrolak (aire girotua, suteak itzaltzeko sistemak) eta segurtasun-gailuak.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI  MEKANIZATUAK,  BIOLAN  eta  MITXELENA  Kooperatibak  bat  egin  dute  INDEUS  Industriaren  Euskal  Plataformarekin

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin

Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.