Indeusberri bannerra_Otsaila
Euskara industrian
Albisteak 17 otsaila, 2022

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Industriaren Euskal Plataformaren bozgorailua

2022ko laguntza-programen aurkezpen ekitaldiak, PuntuEus erakundeak ezagutzera eman berri duen zibersegurtasunaren iazko txostena eta UDALTOPek argitaratutako “Eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko udaletarako zenbait gidalerro” ekarri ditugu gaur IndeusBerrira.

Spri_laguntzak

Otsailaren 23an, 24an eta 25ean egingo dira enpresei laguntzeko programen aurkezpenak. I+G+b, teknologia, ekintzailetza eta eraldaketa digitalerako laguntzak izango dira lehenak, Industria-garapenerako, nazioartekotzerako, efizientzia energetikorako eta energia berriztagarrietarako laguntzak bigarrenak eta Lehen sektorerako, elikagaien industriarako, produktuaren sustapenerako, I+G-rako eta bioekonomiarako laguntza programen aurkezpenak itxiko du aurkezpen aldia.

Puntueus_Zibersegurtasuna

277 arrisku-kasu kudeatu ditu Puntueusek azken urtean.2021ean PUNTUEUSek detektatutako arrisku kasuen % 85 domeinu gaiztoak izan dira. Erregistratuta dauden 13.0832 domeinuen % 0,02 baino ez da hori. Domeinu gaiztoez ari garenean intentzio txarrarekin sortutako domeinuez ari gara; 2021eko txostenaren arabera gehienak algoritmo bidez sortuak (200) eta gainerakoak (35) praktika txarren susmagarriak ziren. Algoritmo bidez sortutako izenak ere botnet eta malware erasoetan baliatu ohi dira; baina, kasurik gehienak modu prediktiboan identifikatu eta erasoa gauzatu aurretik bideratu dira.

Udaltop_argitalpena

“Eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko udaletarako zenbait gidalerro” argitaratu du Udaltopek. Zer eta nola egin udaletatik eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko? galderari erantzuna ematea izan zen 2021. urteko Udaltop topaketaren xede nagusietako bat. Jardunaldian esandakoak oinarri hartuta osatu da argitalpen hau. Betiere, langintza hori duten teknikariei lan-metodo edo lan-tresna eskaintzeko asmoarekin. Alor zabala dela kontuan hartuz, gidalerroa bi esparru hauetara mugatu da: kanpo-kontratazioan eta arlo sozioekonomikoa normalizatzeko udal planetan.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI  MEKANIZATUAK,  BIOLAN  eta  MITXELENA  Kooperatibak  bat  egin  dute  INDEUS  Industriaren  Euskal  Plataformarekin

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin

Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.