Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 apirila, 2022 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Indeus Lantaldeak, Abadia Sariak, Gosari Teknologikoa, Informatikari Euskaldunak eta SPRI Hiztegia dira gaurko protagonistak
IndeusBerri bannerra_Apirila

Industriaren Euskal Plataformako Lantaldeek maiatzaren 31n egindako bilera ekarri dugu Indeusberriren azalera, baita Fagor Taldeak lortutako Abadia Saria ere. Bi gai hauekin batera, apirilaren 30ean egingo den Zibersegurtasunari buruzko gosari teknologikoari buruzko informazioa, Informatikari Euskaldunen hurrengo biltzarra eta Industria berriaren SPRI Hiztegia ditugu mintzagai.

 

Gosari Teknologikoa Donostian

Gosari teknologikoa: zibersegurtasuneko gorabeherei erantzun eraginkorra emateko funtsezko alderdiak. Gipuzkoako industria-enpresetako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) arduradunei zuzendutako lan-saio honek bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, zibersegurtasuneko azken joera teknologikoak ezagutarazi nahi dira, eta, bestetik, eskualdeko industria-enpresak arlo horretan garatzen ari diren ezagutzak, proiektuak eta jardunbide egokiak partekatu. Ekitaldia apirilaren 30ean egingo da.

Fagor Taldea Abadia Saria jasotzen

2021eko Abadia Saria jaso du Fagor Taldeak euskararen erabilera indartzeko egindako lanagatik. “Hamarkada luzez hainbat eta hainbat lagunek egindako lanari esker, berretsi duzue posible dela lantokian euskararen erabilera normalizatzeko urrats sendoak egitea eta, aldi berean, mundu eleanitz batean, nazioarteko merkatu zorrotzenetara zabaldu eta bertan lehiatzea”. Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, hitz horien bitartez aitortu du Fagor Taldeak hamarkada luzez euskararen erabilera indartzeko egindako lan kolektiboa, Arrasateko Kulturolan Abbadia Saria emateko egindako ekitaldian.

INDEUSeko Lantaldeen bilera

INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako lantaldeek 2022ko lanei ekin diete. Bi urtez onlineko bilerak egin ondoren, INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako kideak aurrez aurreko bileretara itzuli dira. SPRIren egoitzak hartu zuen INDEUSeko Lantaldeen batzarra, joan den otsaileko Batzar Orokorrean erabakitako egutegi eta ekintza planari jarraituz. Bilera horretan lehen aldiz hartu dute parte Igorreko BATZek eta Natxituako EGOINek, Industriaren Euskal Plataformarekin bat egin duten azken bi konpainiak. Honenbestez 29 enpresa, zentro teknologiko eta elkarte ditu INDEUSek.

Informatikari Euskaldunen Biltzarra

Informatikari euskaldunen XII.Bilkura uztailaren 1ean egingo da Donostian. Orain dela bi urte bertan behera gelditu ondoren,Informatikari euskaldunen bilkura uztailean itzuliko da Adimen Artifiziala ardatz hartuta. Honeki batera, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua, izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri emanez. Aurten dei berezia egin diete informatikaren adar ezberdinetan ari diren ikasleei, bere proiektu, gradu amaierako lan eta antzeko egitasmoen berri eman dezaten bilkura horretan.

Industria Berriaren SPRI Hiztegia

200 kontzeptu berri txertatuko dira aurten Industria Berriaren SPRI Hiztegian. Sortuta dauden euskarazko terminoen zuzentasuna eta egokitasuna aztertzea edo termino berriak proposatzea eta oraindik euskarazko ordainik ez duten kontzeptuak izendatzeko euskarazko terminoak sortzea dira hiztegiaren helburuak. Honekin batera, kontuan hartuz EAEko industria alorreko lan-hizkuntza nagusiak euskara, gaztelania eta ingelesa direla, hiztegi honetan jasotako kontzeptuen ordainak eta definizioak ere hiru hizkuntzan eman ditugu, eta hiztegiaren interfazea ere hiru hizkuntza horietan erabil daiteke.

Lotutako albisteak

13 abendua, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
29 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak