IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Indeus Elkarrizketak egitasmoaren solasaldi berri bat dakarkigu gaur IndeusBerrik: CIKAUTXOko Javier Príncipe eta Ramon Mendigurenekin izandakoa elkarrizketa. Datorren astean, Iruñeko Baluarte jauregian egingo den Euskara Langai jardunaldia ere gogoratu nahi izan dugu. Eta honekin guztiarekin, Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak sortu duten Enpresen Erantzukizun Linguistikoa lantzeko eredua, Enpresa Digitalak uztailerako antolatutako POWER BIri buruzko tailerra eta Industria Berriaren SPRI Hiztegiko kontzeptu bat: Engainu-teknologia.
Enpresen Erantzukizun Linguistikoa lantzeko eredua sortu dute Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. “Enpresaren Erantzukizun Linguistikoa kudeatzeko Eredua. ERALAN5 gida” izeneko argitalpenak baliabideak eskaintzen ditu Enpresaren Gizarte Erantzukizuneko gaien artean Enpresaren Erantzukizun Linguistikoa lantzeko, hizkuntzak kudeatzeko arau etikoen eta sozialen araberako onurak agerian jarrita.
Euskara Langai jardunaldia, maiatzaren 24an Iruñean. Nafarroako Gobernuak eta Euskarabidea – Euskararen Nafarroako Institutuak antolatutako jardunaldian, Nafarroako esparru sozioekonomikoan euskara sustatzeko esperientziak erakutsiko dira, baita Foru Erkidegotik kanpokoak ere, besteak beste INDEUS, Industriaren Euskal Plataformaren esperientzia, SPRIren eskutik. Maiatzaren 24an, goizeko 9:00tan da hitzordua, Baluarte Jauregian.
CIKAUTXO Indeus Elkarrizketak solasaldian. Cikautxo Kooperatibako presidente Javier Príncipek eta Ramon Mendiguren, Euskara taldeko kideak hartu gaituzte Berriatuako lantegian. Cikautxo bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu: sorrera, bilakaera, nazioartekotze prozesua eta honetan guztian euskarak izan duen garrantzia. Elkarrizketan esan digutenez “euskera kudeatzeak asko lagundu die gainerako hizkuntzak txertatzen.”
“Engainu-teknologia” Industria berriaren SPRI Hiztegian. Segurtasun zibernetikoaren defentsa-sistema, sare batean sartzea lortu duen zibergaizkile batek kalte esanguratsua egitea eragozteko helburua duena. Horretarako, sistemak tranpa edo engainuak sortzen ditu, gaizkilearentzat erakargarriak diren aktibo teknologikoak imitatzen dituztenak. Ingelesez ‘deception technology’; gaztelaniaz ‘tecnología de engaño’. Industria berriaren SPRI Hiztegiko kontzeptu bat, astero, IndeusBerrin.
"Business Intelligence: aztertu, bisualizatu eta partekatu informazioa Power BI erabiliz" tailerra uztailean, Enpresa Digitalaren eskutik. Neurketak egin eta datuak monitorizatu nahi dituzten edozein sektoretako profesionei zuzendutako bi eguneko tailerra, ondoren txosten aurreratuen diseinu eta garapenaren bidez euren prozesu finantzario edo administratiboren errendimendua hobetzeko erabaki eraginkorrak hartu nahi dituztenak. Txanda bat aurrez aurrekoa izango da eta bigarrena berriz onlinekoa.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin
Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.