IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Enpresa Digitalak Google Tag Manager tresnari buruz irailerako antolatu duen ikastaroa, Zientzia Kaiera gunean Txirrindularien kaskoen azpian dagoen zientzia izenburupean argitaratutako artikulua, Euskararen Jabekuntza, Kudeaketa eta Hizkuntza-praktikak XXI. Mendean EHUren Masterraren bigarren edizioaren deialdia eta Soziolinguistika Klusterrak eta EHUk egin duten COVID-19aren eragina erakundeen komunikazio publikoan ikerketa ekarri ditugu aste honetan IndeusBerri gunera.
Tailerra: Google Tag Manager, neurtu zure webgunea garatzailearen menpe egon gabeIkastaro hau Google Analytics, Publizitate pixelak (Google Ads, Facebook, Twitter) eta beste marketin-tresna batzuk (Hotjar, Bad) inplementatzen ikasteko da, gure estrategia digitalaren jarraipenaren gaineko kontrol handiagoa izateko, ezagutza tekniko handia behar izan gabe.
Txirrindularien kaskoen azpian dagoen zientziaGaur egun forma aerodinamikoa duten arren, lehenengo kaskoak larruzko zintez eginda zeuden eta ez zuten gehiegi babesten. Polimeroen garapenarekin, ordea, sektore honen iraultza etorri zen. Leire Sangroniz eta Ainara Sangroniz, Kimikan Doktoreek txirrindularien kaskoei buruz idatzitako artikulu interesgarria, Zientzia Kaiera gunean argitaratua.
Euskararen Jabekuntza, Kudeaketa eta Hizkuntza-praktikak XXI. Mendean EHUren Masterraren bigarren edizioaren deialdiaEuskara zerbitzu eta lan hizkuntza izan dadin egindako planak, gizartean euskararen erabilera areagotzeko bultzatu diren egitasmoak, aisialdiari eman zaion garrantzia, Helduen Euskalduntzean egindako bidea… hori guztia aztertzea du helburu moduluka antolatu den Master honek. Edukien artean dago INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma.
Pandemiaren agerpenak proban jarri ditu erakundeen komunikazio praktikak eta hizkuntzak kudeatzeko moldeakSoziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean garatzen duten Jendaurrean Erabili proiektuan “COVID-19aren eragina erakundeen komunikazio publikoan” ikerketa egin dute 2020 eta 2021 artean.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin
Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.