“Indeus Elkarrizketak” egitasmoa udazkenean itzuliko dela nabarmendu dugu IndeusBerrin, Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben eragin ekonomiko eta sozialari buruzko albistearekin batera. .EUS domeinuari buruzko berria eta Oreka Egunaren itzulera ere azpimarratu nahi izan ditugu. Amaitzeko, Industria Berriaren Hiztegiko beste kontzeptu bat: KABLE-ROBOT.
.EUS domeinua .COM bezain ona eta segurua da. Majestic SEO Internet munduan dagoen ranking ezagunenetakoa da eta bertan munduko webgune erreferentziatuenak zerrendatzen dira. Duela urte batzuk Majestic One Million izeneko atala sortu zuten, rankineko lehen milioi webak ikusi ahal izateko helburuarekin. Nabarmentzekoa da .EUSek ranking honetan duen presentzia. Horrek, domeinuaren inguruko datu oso interesgarriak ematen ditu.
Kooperatiben ekarpena Lea-Artibain eta Busturialdean. 2.000tik gora lanpostu eta 24 milioi eurotik gorako inbertsioa da kooperatibek bizkaiko bi eskualdeotan izan duten eragin ekonomikoa, bertoko Kooperatiben Mahaia elkarteak egindako 2021eko datuen azterketaren arabera. Ekarpen ekonomikoaz gain, mahaiko kide diren Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Kide eta Maier kooperatibek euren eskualdeetan dituzten konpromisoak ere azpimarratzen ditu txostenak.
“Indeus Elkarrizketak” udazkenean itzuliko da solasaldi berriekin. Apirilean hasi eta uztaila bitartean Industriaren Euskal Plataformako partaide diren 13 enpresa eta elkartek hartu dute Indeus Elkarrizketak egitasmoan. Enpresa bakoitzaren sorrera, historia, bilakaera eta proiekturik esanguratsuenak jakitera ematearekin batera, euskarak duen presentziaz ere hitz egin dute solasaldiotan eta industrian gure hizkuntzaren erabilera zabaltzeari buruzko gogoeta interesgarriak entzun ditugu.
Bidean da OREKA EGUNA! Urriaren 7an egingo da, Gasteizen. Bi urteko etenaldiaren ondoren, badator berriro SAP teknologiari buruzko ekitaldirik “basatiena”. Oreka ITk antolatuta, datorren urriaren 7an Gasteizko Goiuri Jauregian egingo den topaketa honetan, I.T. sektoreko profesionalek Abap Cloud, SAP C4C, Data Hunting eta Rise with SAP hitzaldiak egongo dira besteak beste. Egitarau zabala eta erakargarria osatu dute antolatzaileek.
KABLE-ROBOT Industria Berriaren SPRI Hiztegian.Kable bidez gobernatutako eta eragindako robota. Manipulatzaile edo robot paralelo mota bat da. Kable bakoitzaren muturra motordun errotore baten inguruan biribiltzen da, eta beste muturra azken eragingailu edo efektorera konektatuta dago. Kableak arinagoak dira serieko edo paraleloko robot baten lotura zurrunak baino, eta kable luzeak erabil daitezke, mekanismoa gehiegi astundu gabe.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?