IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Ekonomisten Euskal Elkargoko Euskara Komunitateak datorren asterako antolatutako jardunaldia; ZIUR eta Aspegik ireki berri duten lankidetza-ildoa; urriaren 7an egingo den OREKA Eguna; ENPRESAREAN azokan izena ematea zabalik dagoela; PUNTUEUS domeinuak bere eredua aurkeztu duela; eta Industria Berriaren Hiztegiko berba berri bat: ALEGIAZKO ERREALITATEA. Hauek dira gaur IndeusBerrik dakarzkigun albisteak.
Bidean da OREKA EGUNA! Urriaren 7an egingo da, Gasteizen.Bi urteko etenaldiaren ondoren, badator berriro SAP teknologiari buruzko ekitaldirik “basatiena”. Oreka ITk antolatuta, datorren urriaren 7an Gasteizko Goiuri Jauregian egingo den topaketa honetan, I.T. sektoreko profesionalek Abap Cloud, SAP C4C, Data Hunting eta Rise with SAP hitzaldiak egongo dira besteak beste. Egitarau zabala eta erakargarria osatu dute antolatzaileek.
Gipuzkoako emakume zuzendari eta enpresariei zuzendutako jardunaldia, irailaren 28an. ZIURek eta Aspegik lankidetza-ildo bat ireki dute Aspegiko bazkideei beren enpresak zibererasoen aurrean babesten laguntzeko. Jardunaldi horren helburua emakume enpresariak eta zuzendariak zibersegurtasunaren arloan hartu beharreko neurrien inguruan sentsibilizatzea eta prestatzea da, haien jarduera-sektorea edo negozioen dimentsioa edozein izanik ere.
"Krisi energetikoaren eragina ekonomia eta gizartean. Etorkizunean zer?” jardunaldia irailaren 27an, Ekonomisten Euskal Elkargoko Euskara Komunitatearen eskutik. Gaur egungo energiaren arazoa ekonomiaren ikuspuntutik jorratzea da jardunaldiaren helburu nagusia. “Energia eta ekonomiaren arteko lotura orokorra. Energia hazkunde eta garapen iturri” gaitik hasi eta gaur egungo egoera aztertuz jarraituko dute, bizi dugun krisi energetikoa nondik datorren eta duen eraginaz hitz egiteko.
ALEGIAZKO ERREALITATEA Industria Berriaren SPRI Hiztegian.Itxura errealeko esperientzia interaktiboa, ordenagailu bidez sortzen dena eta ingurune simulatu batean gertatzen dena. Nagusiki entzumenarekin eta ikusmenarekin lotutako feedbacka darabil, baina bestelako feedback sentsorialak ere onar ditzake, hala nola ukimena. Simulatutako ingurunea benetako munduaren antzekoa edo fantastikoa izan daiteke. Errealitate areagotuko sistemak ere errealitate birtualtzat har daitezke.
.EUSen zibersegurtasun eredua aurkeztu da Kuala Lumpurren Interneteko nazioarteko bileran. PUNTUEUSek bere zibersegurtasun eredua aurkeztu du irailaren 17tik 22ra Kuala Lumpurren antolatu den nazioarteko bileran. Bertan, mundu mailako Interneteko eragile nagusiak bildu dira Interneteko funtzionamenduaren inguruko erabakiak hartzeko helburuarekin. Hitzaldien artean GeoTLDen zibersegurtasunari eskaini zaio tartea, eta bertan, Josu Waliñok, PUNTUEUSeko zuzendari nagusiak hartu du hitza, .EUSen zibersegurtasunaren gakoak azaltzeko.
2022ko Enpresarean Azokarako izen-ematea zabalik.“Etorkizuneko lan munduari begirada partekatua. Pertsonen ongizatea eta industria adimenduna aztergai”. Hau da aurtengo azokan hizpide nagusia. Ezegonkortasun eta eraldaketa garai honetan lan munduan abiatu diren estrategia, adibideak eta ikasitakoak partekatzeko aukera izango da, datoren azaroaren 3an, Hernaniko Orona Ideon, Bai Euskarari Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletza eta SPRIren laguntzarekin.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin
Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.