Buruileko azken ostiraleko kontuekin dator IndeusBerri: EUSKARABILDUAren 12.edizioa egingo da urriaren 27an; Arabako enpresak saritzen dituen LAZARRAGA sarien aurkezpena; ENPRESAREAN Azokak aztergai izango duen Pertsonen ongizatea eta industria adimenduna; Innobasqueren Presta zaitez Berrikuntzan egitasmoa; eta Industria Berriaren Hiztegiko kontzeptu berri bat: Flexisegurtasuna.
“Etorkizuneko lan munduari begirada partekatua. Pertsonen ongizatea eta industria adimenduna aztergai” Enpresarean 2022 azokan. Aurtengo Enpresarean Azokan, euskal profesionalekin eta enpresekin batera, etorkizunera begira jarri nahi dugu, ezegonkortasun eta eraldaketa egoera honen aurrean abiatu diren estrategiak, adibideak eta ikasitakoak partekatzeko asmoz. Instituzioetatik zein enpresetatik eraldaketa garai honen eta etorkizunean etorriko denaren inguruko hausnarketak egin eta neurriak hartzen ari dira.
Lazarraga Sarien zazpigarren edizioak esparru sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzen duten enpresak sarituko ditu. Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Elkarteak Arabako eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko lana saritzea helburu duen Lazarraga Sarien zazpigarren edizioa aurkeztu dute. Aurkezpen horretan balioa eman diote erakunde askok euskara egunerokoan txertatzeko egiten duten lanari, eta, gainera, sail ezberdinen bitartez tresna transbertsal eta sozializatzaile bihurtzeko egiten duten esfortzuari.
Urriaren 27an egingo da EUSKARABILDUAren 12.edizioa San Telmo museoan.“Utopia existitzen da. Teknologia burujabea herritik eta herrira” izenburuarekin dator aurtengo Euskarabildua. San Telmo museoak hartuko du jardunaldia. Hainbat hizlari, hainbat gai eta ikuspuntu desberdin ikusi eta entzun ahal izango dira datorren urriaren 27an, antolatzaileen esanetan “Garrantzitsua baita gizarteak egoera eta arazoa ulertzea, ezagutzatik abiatuta, herritarrek teknologiari buruzko erabaki aktiboak har ditzaten.”
FLEXISEGURTASUN Industria Berriaren SPRI Hiztegian.Lan-merkatuari buruzko politika sozioekonomikoa, estrategia bateratu bat izan nahi duena malgutasuna eta segurtasuna bateratzeko eta, hein berean, hobetzeko. Danimarkan sortutako kontzeptua da, eta malgutasun (flexibility) eta segurtasun (security) hitzen akronimoa da. Ongizate-gizarteari eusteko modu berritzailetzat hartu ohi da. Funtsean, malgutasunaren oinarria da enpresei langileak kaleratzea errazten zaiela; segurtasunarena, berriz, kaleratzeagatiko indemnizazioak eta langabeen babesa handitzea.
“Presta zaitez berrikuntzan” Innobasqueren eskutik. Online-prestakuntza-programa honek hainbat tresna eta baliabide biltzen ditu: berrikuntzaren oinarrizko kontzeptuak eta tresnak, I+G+b arloa kudeatzeko eta ustiatzeko ezaguerak, nazioartekotzeko eta Europako finantzaketa eskuratzeko aukerak eta Euskadirako espezializazio adimenduneko esparruak, besteak beste. Formakuntza irekia eta doakoa. ETEentzako prestakuntza-programa zabala, erakunde bazkide eta laguntzaileek emana eta antolatua, hala nola unibertsitateek, teknologia-zentroek edo enpresek.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?