IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Euskadiko Zibersegurtasun Zentroaren eskutik, urriaren 20an eta euskaraz egingo den Zibersegurtasuna Enpresan jardunaldia dakarkigu urriko lehen IndeusBerrik nabarmenduta. Zibersegurtasunarekin lotuta, ZIURek argitaratu berri duen SOC-OTEI buruzko txostena; eta honekin batera Euskarabilduaren ardatz izango den Utopia existitzen da. Teknologia burujabea herritik herrira. UEUk antolatutako jardunaldia XXI. menderako hizkuntza politikaz arituko dena. Eta Industria Berriaren SPRI Hiztegiko berba berri bat: Gauzen Internet.
XXI. menderako hizkuntza politikaz topaketa urriaren 19an UEUren eskutik. . XXI. mendearen lehen laurdenean murgildurik gaudela, sekula ezagutu ez den abiadako aldaketak ari dira gertatzen: robotizazioa, inteligentzia artifiziala, gauzen interneta, teknologia aurrerapenak, informazio joan-etorriak eta, horren guztiaren ondorioz, gizartearen eta bere balioen eraldaketa sakona. Europan batik bat, ingurunea biziki aldatzen ari da migrazio mugimenduek, mugikortasunak eta gizarte batzuen zahartzeak eraginda. Espero daitekeenez, horrek guztiak sekulako eragina izango du identitatearen erreprodukzio sistemetan.
“Utopia existitzen da. Teknologia burujabea herritik herrira” izango du ardatz EUSKARABILDUAK. Globalizazio basatiak agerian utzi du gure bizimoduak inguruneak ematen dizkigun baliabideak gainditzen dituela. Desazelerazioaz, deszentralizazioaz, subiranotasun eta kontrol autonomoaz hitz egiten da hainbat esparrutan, eta esparru teknologikoa, jakina, ez dago guzti horretatik kanpo. Asko dira menpekotasun teknologikoa murrizteko teknologia berrien garapenean, ekoizpenean eta eskuragarritasunean borrokan ari diren herrialde zein herritar taldeak.
“Zibersegurtasuna enpresan” jardunaldia, urriaren 20an, euskaraz. Zibersegurtasuna gero eta kezka handiagoa eragiten duen gaia da erakunde guztientzat. Arrazoiak asko dira: enpresaren jarduera geldiaraziko duen eraso bat jasateko arriskua murriztea, isilpeko informaziorako sarbidea babestea, dokumentazioa galtzea saihestea, etab. Jardunaldi honetan zibersegurtasuneko mehatxuen egoera zein den ikusiko dugu, baita enpresek zein arrisku dituzten, eta zibersegurtasuna kudeatzeko edozein erakundek jarraitu beharreko urratsak aztertuko ditugu.
GAUZEN INTERNET Industria Berriaren SPRI Hiztegian. Interneten erabilera, ahalbidetzen duena mundu errealeko objektuak elkarren artean edo beste objektu, ordenagailu zein zerbitzu batzuekin komunikatzea. Horretarako, objektuei informazio digitala eransten dioten teknologiak baliatzen dira. Erabilera honek aukera ematen du pertsona baino objektu gehiago konektatzeko Internetera. Esate batera, garbigailuak, termostatoak, lanparak eta antzeko tresnak Internetera konektatuz gero, uneoro jakin dezakegu itzalita edo piztuta dauden, edo zer kontsumo duten, besteak beste.
Industria-enpresei zuzendutako SOC-OTEI buruzko txostena argitaratu du ZIURek. Txosten horren helburua da industria-enpresei ezagutaraztea beren sektorera bideratutako SOC bat izatearen abantailak eta erakunde batek haren zerbitzuak eta jarduerak hedatzeko egin behar dituen urratsak. Txostenean azaltzen da zertan datzan SOC-OT bat, hau da, OT ingurune industrialetan zentratutako Segurtasun Eragiketetarako Zentro bat dela, eta testuinguruan jartzen da SOC espezializatu hauen sorrera.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin
Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.