IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Hizkuntzen Kudeaketaren inguruko praktika onak ezagutzera emango dituen topaketa, Tolosaldea Garatzenek antolatutako Teknologia berriak erabiltzen ikasteko ikastaroa, Zibersegurtasuna enpresatan jardunaldia, eta Industria Berriaren Hiztegiko berba berri bat: Programa Xantaiagile. Hauek dira IndeusBerrik gaur nabarmentzen dituen albisteak.
Urriaren 20an “Zibersegurtasuna enpresan” jardunaldia. Zibersegurtasuna gero eta kezka handiagoa eragiten duen gaia da erakunde guztientzat. Arrazoiak asko dira: enpresaren jarduera geldiaraziko duen eraso bat jasateko arriskua murriztea, isilpeko informaziorako sarbidea babestea, dokumentazioa galtzea saihestea, etab. Jardunaldi honetan zibersegurtasuneko mehatxuen egoera zein den ikusiko dugu.
Teknologia berriak zure enpresa, komertzio, ostatu edo jatetxean aplikatzen ikasteko ikastaroak Tolosaldea garatzenek antolatuta. Urriaren 17an hasi eta 21era bitartean 13 ikastaro egingo dira hainbat gai desberdin aztertuko dituztenak: LinkedIn, Power BI, Eraldaketa digitala, Zibersegurtasuna eta Prozesuen automatizazioa bestek beste. Ikastaro guztiak doakoak dira, baina izena-ematea beharrezkoa da, lekuak mugatuak baitira. Nahi adina ikastarotan eman daiteke izena.
Hizkuntzen kudeaketako bere praktika onak aurkeztuko ditu SPRIk Euskalduna Jauregian urriaren 24an. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalitek antolatu dute praktika onak partekatzeko 2.topaketa, erakundeek hizkuntzen kudeaketan egiten dutena aztertzeko. Ekitaldi honetan, hainbat sektoretako erakundeen hizkuntza-kudeaketako jardunbide egokiak entzuteko eta Euskaliteko web bilatzailean dagoeneko jasota dauden praktikak ezagutzeko aukera izango da.
Programa Xantaiagile Industria Berriaren Spri Hiztegian. Programa informatiko kaltegarria, zeinaren bidez ziberkriminalak ekipo infektatua kontrola baitezake eta haren erabiltzailearen informazioa 'bahitu', sistema eragilearen zenbait zati edo fitxategi irakurtezin bihurturik, dagokion deszifratze-pasahitza sartu arte. Ziberkriminalak diru-kantitate zehatz bat eskatzen du pasahitz horren truke.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin
Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.