IndeusBerri_bannerra_URRIA
Euskara industrian
Albisteak 20 urria, 2022

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira EUSKARABILDUA, Hibridalab, Enpresarean azoka, Wikidata eta Zorri.

Datorren astean egingo diren bi ekitaldi nabarmentzen ditu gaur IndeusBerrik: Wikidataren 10.urteurrena dela eta antolatutako hitzaldia bata eta EUSKARABILDUA , Teknologia burujabetza ardatz hartuko duena bestea. Honekin batera, Hibridalab inaguruatu berri den Arabako Berrikuntza Irekiko eta Sormen Transferentziarako Zentroa; Enpresarean Azoka, etorkizuneko lan mundua aztergai izango duena; eta Industria Berriaren SPRI Hiztegiko berba berri bat: ZORRI.

HibridaLab_irudia

Hibridalab Arabako Berrikuntza Irekiko eta Sormen Transferentziarako Zentroa. Gasteizko unibertsitate-eremuan kokatua, Conexiones improbablesek kudeatutako Hibridalab zentroak era guztietako enpresa eta erakundeekin lan egiten du berrikuntzara bideratutako hibridazio-proiektuak egiten (sektoreen arteko gurutzaketa), eta aitzindaria da Europa mailan. Arabako Berrikuntza Irekiko eta Sormen Transferentziarako Zentroa hainbat sektore eta dimentsiotako enpresei, hezkuntza- eta ikerketa-alorrei, kultura- eta sormen-sektoreei eta administrazio publikoei zuzenduta dago.

Wikidata 10 urte kartela

Wikidataren 10. urteurrenean, euskarazko azalpen-hitzaldia. Wikipediaren osagarri inportante batek, Wikidatak, hamar urte bete ditu 2022ko urri honetan. Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak eta Informatika fakultateak hitzaldia antolatu dute baliabide inportante honen funtsa azaltzeko, datorren urriaren 26an, Donostiako EHUko Informatika fakultatean. Galder Gonzalez wikipedistak emango du hitzaldia eta ez da teknikoa izango, baizik eta orotarikoa, animatu eta etorri, interesgarria izango da.

Euskarabildua 2022

EUSKARABILDUA jardunaldiak menpekotasun teknologikoa murrizteko tokiko eragileen arteko saretzearen indarra balioan jarri nahi du.Urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan. “Utopia existitzen da. Teknologia burujabea herritik eta herrira” da aurtengo edizioaren izenburua eta teknologia burujabetza sustatzen duten tokiko hainbat proiektu ezagutzeko aukera emango du, Euskal Herrikoak zein kanpokoak, besteak beste Bartzelonako Xnet egitasmoa aurkeztera etorriko dira bertako ordezkari Simona Levi eta Arnau Monterde.

Hiztegia 3

ZORRI Industria Berriaren Spri Hiztegian.Gailu edo sistema informatiko bateko errore edo akats nahiko txikia, nahi gabeko emaitza sorrarazten duena.
Programen diseinuan gertatu ohi diren akatsak: daltonismoa duten pertsonentzako kolore desegokiak, tamaina edo diseinu aldetik irakurtzeko zailak diren tipografiak dituzten testuak, inplikazio kulturalak (adibidez, kultura jakin batean lotsarekin edo isekarekin lotzen diren gorputz-atalak erabiltzea, edo identitate-ezaugarri kultural edo erlijioso duten sinboloak erabiltzea), etab.

Enpresarean Azoka 2022

Etorkizuneko lan munduari begirada partekatua eskaintzeko helburuarekin dator aurtengo ENPRESAREAN azoka. Euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta profesionalen arteko harremana eta elkarlana sustatzeko helburuarekin sortu zen azoka azaroaren 3an egingo da, Orona Ideoren egoitzan goizeko 9etan hasita, ongizateaz, lehiakortasunaz eta adimen artifizialaz aritzeko. Ekintzaileei zuzenduriko Arin-arin saioa egingo da. Parte-hartzaileek haien ideiak edo proiektuak hiru minututan azaldu beharko dituzte, arin eta labur.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI  MEKANIZATUAK,  BIOLAN  eta  MITXELENA  Kooperatibak  bat  egin  dute  INDEUS  Industriaren  Euskal  Plataformarekin

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin

Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.