IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Datorren irailean egingo den Euskararen diskurtsoak enpresetan jardunaldia ekarri dugu aste honetako IndeusBerri gunera. Honekin batera, Euskal Herriko zeruaren lehen planisferioa Aranzadi Zientzia Elkarteak, Elkano Fundazioak eta Kutxa Fundazioak lankidetzan garatutakoa, eta Mimukai, tokiko garapenerako proiektu komunitarioa, oztopo indibidualei irtenbide kolektiboak emateko sortutako egitasmoa.
“Euskararen diskurtsoak enpresetan” jardunaldia egingo da iraileanLan-munduan euskararen gainean dauden diskurtso nagusiak aztertzeko jardunaldia da “Euskararen diskurtsoak enpresetan”, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatutakoa. Eremu sozioekonomikoan euskara nola edo zenbateraino aldatu den aztertuko da bertan, kontuan izanik pertsonak, enpresen egoera eta ingurua ere aldatu egin direla.
Euskal Herriko zerua miniaturanMunduari egindako lehen itzuliaren 500. urteurrenarekin bat eginez, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Elkano Fundazioa eta Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, Euskal Herriko zeruaren lehen planisferioa aurkeztudu, 43º-ko ipar latitudean kokatua eta oso-osorik euskaraz idatzia.
MIMUKAI tokiko garapenerako proiektu komunitarioaMIMUKAI Larraun-Leitzaldean elkarlana bultzatzeko eta tokiko garapena bultzatzeko proiektu komunitarioa da, oztopo indibidualei irtenbide kolektiboak emateko sortua. Eskualdea osatzen duten 11 Udaletako ordezkariek, herri guztietako herritarrek eta sektore guztietako eragileek parte hartu dute prozesuan.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Albiste dira gaur Gladys Saria, Bideojokoen industriaren egoerari buruzko jardunaldia, EnpresaBIDEA eta Enkriptatze.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Bideojokoen industria Euskal Herrian, ChatGpt eta Konbergentzia teknologiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin
Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.

Ekonomia eta Finantzak; ETEKIN Topaketen edizio berria
Andrés Arizkorreta, Ane Insausti eta Lander Beloki, martxoaren 26an Donostiako Aquariumean

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira i+Med, Puntueus, Bikain ziurtagiria, Instagram ikastaroa eta Eraso-bektore

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.