IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Hazila hastearekin batera, bere lehen agerraldirako honako albiste hauek bildu ditu IndeusBerrik: Indeus Elkarrizketak proiektua datorren astean itzuliko da elkarrizketa berriekin; azaroaren 3an egin den Enpresarean Azokaren laburpena Caf-Elhuyar sariak abiarazi dituzte; GA4ra migratzeko tailerra berriro antolatu du Enpresa Digitalak; eta Industria Berriaren hiztegiatik hartutako berba berri bat: ETEN TEKNOLOGIKO
GA4ra migratzeko tailer praktikoa, azaroaren 11n Enpresa Digitalaren eskutik. Aurreko hilabeteetan egindako tailerrak izandako arrakasta ikusita, azaroan beste ekitaldi bat egitea erabaki du Garaia Enpresa Digitalak. Tailer praktiko honetan Universal Analytics-etik GA4ra migratzeko oinarrizko pausoak emango dira lehen bait lehen analitika bertsio berriarekin lanean hasteko alferrikako pausorik eman gabe.
Pertsonen ongizatea erdigunean hartuta.Enpresarean Azokaren seigarren edizioan hizpide izan den gaietako bat da pertsonen ongizatearena. Euskal enpresek pertsonen ongizatea bermatzeko dituzten estrategien, adibideen eta ikasitakoen inguruko hausnarketak partekatu dituzte hainbat profesionalek. Solaskide guztiak bat datoz puntu batean, behintzat: hain zuzen ere, pertsonen ongizatea bermatuta enpresetan emaitza hobeak lortzen direla esatean.Horrela jaso du EnpresaBideak.
INDEUS ELKARRIZKETAK datorren astean itzuliko da. Industriaren euskal plataformak berriro ekingo dio Indeus Elkarrizketak proiektuari, datorren astetik aurrera elkarrizketa berriak argitaratuz. Aurreko emanaldian 13 elkarrizketa grabatu eta argitaratu ziren, Plataformako kide diren enpresetako ordezkariekin. Oraingo honetan Indeuseko kide diren enpresak ezezik, zerbitzuak eta produktuak euskaraz egiten dituzten enpresek ere izango dute aukera euren jarduna ezagutzera emateko.
ETEN TEKNOLOGIKO Industria Berriaren Spri Hiztegian.Bi herrialde, gizarte-talde, erakunde, enpresa eta abarretan erabilitako eta/edo garatutako teknologien arteko aldea, non bata bestea baino aurreratuagoa den. Eten digitalean eragina duten alderdietako bat da. Arrakala teknologikoa ere deitzen zaio Eten Teknologikoari.
Abian da CAF-Elhuyar sariketa, ikusmira urrunean jarrita.Martxan da CAF-Elhuyar sariketaren edizio berria. Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu sariketak. Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera eta NEIKERen babesarekin. 2023ko otsailaren 6an amaituko da lanak aurkezteko epea.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Albiste dira gaur Gladys Saria, Bideojokoen industriaren egoerari buruzko jardunaldia, EnpresaBIDEA eta Enkriptatze.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Bideojokoen industria Euskal Herrian, ChatGpt eta Konbergentzia teknologiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin
Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.

Ekonomia eta Finantzak; ETEKIN Topaketen edizio berria
Andrés Arizkorreta, Ane Insausti eta Lander Beloki, martxoaren 26an Donostiako Aquariumean

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira i+Med, Puntueus, Bikain ziurtagiria, Instagram ikastaroa eta Eraso-bektore

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.