IndeusBerri bannerra_azaroa
Euskara industrian
Albisteak 18 Azaroa, 2022

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Danobatgroup, Indeusen batzar orokorra, Euskaraldia, Lazarraga Sariak, Egunean Behin eta Zibererasoa dira gaur albiste.

Indeus Elkarrizketak solasaldiak Danobatgroup du gaur gonbidatu; Indeus, Industriaren Euskal Plataformak urteko azken batzarra baliatu du Euskaraldiarekin bat egiteko; Lazarraga sariak azaroaren 24an banatuko dira; Egunean Behin jolasak galeserazko bertsioa dauka; ZIBERERASO Industria Berriaren Spri Hiztegian. Hauek dira Indeusberrik bildu eta zabaldu dituen albisteak.

Lazarraga sarien irudia

LAZARRAGA SARIAK azaroaren 24an banatuko dira.Arabako hainbat erakundek eta pertsonak esparru sozioekonomikoan euskararen presentzia areagotzeko eta ezartzeko egin duten lana saritzea helburu duten sarion banaketa ekitaldia datorren azaroaren 24an egingo da Gasteizko Artium museoan. Lazarraga sarien zazpigarren edizio honetara 43 hautagai aurkeztu dira, hauetatik bost aukeratu ditu epai mahaiak.

Indeusen Batzar orokorra_Euskaraldia

INDEUSen batzar orokorra: bi enpresa berri eta EUSKARALDIAri atxikimendua.Industriaren Euskal Plataformak urteko azken batzarra egin du gaur Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean. Plataformara batu berri diren FAGOR eta Euskal Herriko Itsas Foroari ongietorria ematearekin batera, urtean egindako jardunaren balantzea egin dute eta azaroaren 18a izanik, Euskaraldiarekin atxikimendua agerian utzi nahi izan dute parte hartzaileek.

Danobatgroup_Indeusberrin

DANOBATGROUP Indeus Elkarrizketak solasaldian.Pello Rodriguez, Danobatgroupeko presidentearekin eta Mertxe Uzkudun, Ideko zentro teknologikoko komunikazio arduradunarekin egindako solasaldia dakarkigu Indeus Elkarrizketak egitasmoak. Mondragon korporazioan dagoen taldearen historia gainbegiratuz, makina-erremintaren arloan euskaraz izan duen bilakaera aztertu dugu elkarrizketa honetan.

Egunean behin galeseraz_irudia

Egunean Behin jokoak galesezko bertsioa du orain: Cwis Bob Dydd.Egunean Behin jokoaren galesezko bertsioa estreinatu da, 12 asteko denboraldi batekin eta Cwis Bob Dydd izenarekin. Euskaraz eguneroko 60.000 erabiltzailerekin zabalkunde eta onarpen handia du aplikazioak, eta antzeko egoera soziolinguistikoa duen beste herrialde baten, Galesen, saiatuko gara orain arrakasta hori errepikatzen.

Industria Berriaren SPRI Hiztegia 1

ZIBERERASO Industria Berriaren Spri Hiztegian.Pertsona batek edo gehiagok baliabide informatikoak erabiliz egindako ekintza, sistema edo sare informatiko bati kalte egiteko asmoz. Helburuak askotarikoak izan daitezke: sistemaren segurtasuna haustea, datuak lapurtzea, edo sistema bera hondatzea zein suntsitzea.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI  MEKANIZATUAK,  BIOLAN  eta  MITXELENA  Kooperatibak  bat  egin  dute  INDEUS  Industriaren  Euskal  Plataformarekin

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin

Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.