Indeusberri_abendua
Euskara industrian
Albisteak 2 abendua, 2022

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Aritu kooperatiba, Euskararen Nazioarteko Eguna, Enpresa BIDEA, zibersegurtasuna eta Datu Masiboak dira gaur albiste

Gabonileko lehen IndeusBerrik Indeus Elkarrizketa berri bat dakarkigu: ARITU kooperatibako zuzendari nagusi Josu Unamunorekin izandako solasaldia. Euskeraren Nazioarteko Eguna ere hizpide dugu, Euskaraldiari agur esatearekin batera egin baitu Euskeraren egunaren ospakizuna Spri Taldeak. EnpresaBidea agerkari digitalak lortutako sariak, ZIURen zibersegurtasun laborategiak  eta Industria Berriaren hiztegiko kontzeptu berri batek, Datu Masiboak, osatzen dute gaurko buletina.

Enpresa BIDEA

EnpresaBIDEAk jaso du aurtengo Rikardo Arregi Komunikazio Saria.EnpresaBIDEA, joan den apirilean sortu eta martxan jarri zen onlineko egunkari berriak jaso du aurtengo Rikardo Arregi Komunikazio saria. Euskal ekonomiaren eta enpresa-munduaren ekosistema ikusaraztea eta kohesionatzea helburu duen euskarria da, ikuspegi eraikitzailea eskainiz eta dibulgazioa eginaz. Euskaraz sortua eta euskaraz hedatua. Zorionak!

Euskararen Nazioarteko Eguna_tx

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du SPRI Taldeak.Euskaraldia bukatu den egunean eta Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, SPRI Taldea osatzen duten erakunde publikoek bat egin dute Euskararen eguneko adierazpen instituzionalarekin. Adostasuna, etorkizunaren giltzarri izenburupean, orain dela 40 urte onartu eta abiarazitako Euskararen Legea du abiapuntu adierazpenak.

Josu Unamuno, Aritu, Indeusberrin

ARITU Indeus Elkarrizketak solasaldian.Aritu kooperatibasko Josu Unamuno dugu solaskide aste honetako Indeus Elkarrizketak saioan. Enpresaren sorreratik hasi eta gaur arte egindako ibilbideari buruz hitz egin digu Arituren Zuzendari nagusiak, baita euskarak enpresan duen presentziaz ere. Bere esanetan, euskara integrazio elementu bezala erabili ahal da arlo sozioekonomikoan eta bereziki enpresetan hizkuntzaren erabilera zabaltzeko eta indartzeko.

ZIUR_robota

ZIURen zibersegurtasun laborategia handitu egin da robot industrialentzako soluzio batekin. ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak bere laborategiak eskaintzen dituen zerbitzuak zabaldu ditu, robot industrialen zibersegurtasunaren arloan Gipuzkoako enpresen posizioa indartzeko helburuarekin. Instalazio berria eskuragarri dago jada, zibersegurtasun arloko soluzioen enpresa erabiltzaileek eta fabrikatzaileek ingurune seguru batean dituzten egoera eta beharrak aztertu ahal izateko.

Industria Berriaren Hiztegiaren irudia

DATU MASIBOAK Industria Berriaren Spri Hiztegian.Prozesatzeko oso multzo handia osatzen duten datuak, konplexutasun handikoak. Datu masiboak prozesatzeko, ohikoak ez diren aplikazio informatikoak behar dira. Datu asko modu adimentsuan aztertu, administratu eta manipulatzen ditu azalpen-, aurreikuspen- eta optimizazio-ereduen bidez. Helburua da erabaki onak eta eraginkorrak hartzea. Industria-datuen ustiapena da erabilgarri dauden baliabide guztiak hobeto kudeatzeko modua.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Gladys Saria, Bideojokoen industriaren egoerari buruzko jardunaldia, EnpresaBIDEA eta Enkriptatze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Bideojokoen industria Euskal Herrian, ChatGpt eta Konbergentzia teknologiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI  MEKANIZATUAK,  BIOLAN  eta  MITXELENA  Kooperatibak  bat  egin  dute  INDEUS  Industriaren  Euskal  Plataformarekin

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin

Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.

Ekonomia  eta  Finantzak;  ETEKIN  Topaketen  edizio  berria

Ekonomia eta Finantzak; ETEKIN Topaketen edizio berria

Andrés Arizkorreta, Ane Insausti eta Lander Beloki, martxoaren 26an Donostiako Aquariumean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira i+Med, Puntueus, Bikain ziurtagiria, Instagram ikastaroa eta Eraso-bektore

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.