Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Indeusberri_abendua
Albisteak 7 abendua, 2022

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

BATZ kooperatiba, Itzuliplus itzultzailea, Talentatu programa eta Ingeniaritza Soziala dira gaur albiste.

Aste honetako IndeusElkarrizketa ekarri du azalera IndeusBerrik, hain zuzen ere BATZ kooperatibako Xaber Ozerinjauregi eta Saioa Loizaga protagonista dituena. Honekin batera Sustatu aldizkari digitalean Itzuliplus itzultzailearen berritzeari buruz irakurritako artikulua, Talentatu programaren 5.edizioa abiarazi dutela eta Industria Berriaren Hiztegitik maileguan hartutako beste kontzeptu bat: Ingeniaritza Sozial

Talentatu proiektuaren argazkia

TALENTATU proiektuaren 5.edizioa martxan da.Talentatu 2018-2019 ikasturtean hasi zen Lea-Artibai eskualdeko enpresa eta ikastetxeen arteko elkarlanaren bidez talentua sortu, erakarri eta mantentzeko helburuarekin. Talentua Sortu lan-ildoaren bitartez eskualdeko ikasleak etorkizunean bertan lanean gelditzea sustatu nahi da, horiek eskualdearekin eta bertoko enpresekin duten harremana eta ezagutza hezkuntza ibilbide guztian zehar txertatuz.

Itzuliplus argazkia

Itzuliplus nabigatzaileko luzapena oso aukera aberatsekin berritu dute.Sustatu agerkari digitalean irakurri dugu: Euskarazko itzultzaile neuronalen artean, Itzuli izenekoa da Jaurlaritzaren Euskadi.eus webgunean integratua dagoena. Lehendik ere bazuen Itzuli+ edo Itzuliplus izeneko luzapen bat, baina orain berriztu egin dute Chrome eta Firefox nabigatzaileentzako eta, probatu ondoren, sekulakoa dela esan dezakegu. Itzulpen aukerez gain, hiztegietarako duen sarbideak oso tresna praktikoa bilakatu dute.

IndeusElkarrizketa_BATZ kooperatiba

BATZ kooperatiba Indeus Elkarrizketak solasaldian.Xaber Ozerinjauregi eta Saioa Loizaga, BATZ kooperatibako presidentea eta materialen garapeneko arduraduna hurrenez hurren, dira solaskide aste honetako elkarrizketan. Arratian sortu zen BATZ orain dela ia 60 urte eta gaur egun bere erroak mantentzen baditu ere, mundura zabalduta eta hedatuta dago. Euskararen erabilera eta sustapena enpresaren kudeaketarekin lotutako gaia da: lehen euskera planaren hogeigarren urteurrena ospatu dute aurten, EUSGARA proiektuan sartuta daude, baita INDEUSen ere.

Spri hiztegiaren irudia

INGENIARITZA SOZIAL Industria Berriaren Spri Hiztegian.Manipulazio psikologiko eta emozionalean oinarritutako tekniken multzoa, erabiltzen dena sareko erabiltzaile baimenduek ohiko segurtasun-protokoloak urratzeko eta norberari zein hirugarrenei buruzko informazio eta datu konfidentzialak ezagutarazteko; adibidez, gakoak edo kodeak. Limurtze-teknika horiek biktimaren borondate ona eta haren arreta falta erabiltzen dituzte.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN, Mikroenpresa digitala, Puntueus, EnpresaBIDEA eta Datu-analisi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  Plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen Plaza

Gaur albiste dira HiTZ zentroa, Jendaurrean, Otsailak 11 eta Datu-bilketa.

IndeusBerri:  industria  eta  euskara  uztartzen  dituen  informazioaren  topagunea

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa hiztegia, Eusko Ikaskuntza, Emakumeak Zientzian eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  industria  eta  euskara  uztartzen  dituen  informazioaren  topagunea

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Emakumeak Zientzian 2025, Ziur, Puntueus eta Baliozkotze-datu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.