Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Indeusberri_abendua
Albisteak 23 abendua, 2022

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Iametza Interaktiboa, Lea-Artibai Sariak, Zorioneko eta Testu-meatzaritza.

Iametza Interaktiboa enpresako kudeatzaile Elisabeth Pombori egindako elkarrizketa dakarkizu azalera IndeusBerrik. Lea-Artibai eskualdeko ekintzaileen artean banatutako lehen Lea Artibai Sariak eta Zorioneko hitza ere jaso ditu buletinak; eta Industria Berriaren Hiztegiko kontzeptu berri bat: Testu-meatzaritza.

Irulegiko eskuaren irudia

Euskaltzaindiak eta UZEIk 2022ko hitza aukeratu dute: «zorioneko».Irulegiko eskua dela eta, hitz horrek hedabideetan eta sarean izan duen erabileran oinarrituta hautatu dute urteko hitz. Aranzadi Zientzia Elkarteak azaroan ezagutzera eman zuenez, baskoieraz idatzitako lekukotasun zaharrena den brontzezko pieza horretan «sorioneku» hitza irakur daiteke. Arangurengo Irulegi mendiko aztarnategian aurkitutako brontzezko eskuan, «orain arte baskoieraz ezagutzen den testu zahar eta zabalena» dago idatzita, Aranzadi Zientzia Elkarteak aurten ezagutzera eman duenez.

Leartibai sarietan sarituen argazkia

Leartibai Sarien lehen edizioko sariak banatu dituzte eskualdeko ekintzaileen artean.Lea-Artibai eskualdeko ekintzaileen lana saritu, ekintzailetzaren kultura zabaldu, eredu kooperatiboa bultzatu eta balio erantsi handiko enpresa berritzaileak bultzatzeko asmoz abiarazitako ekimena da. Orain arte urtero antolatu den Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren aurreko hamalau edizioei lekukoa hartzen die Leartibai Sariek, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Gaztedi programaren, Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkartearen eta Lea-Artibai eskualdeko 12 udalen laguntzari esker antolatzen dira.

Eli Pombo, IAMETZA; Indeusberrin

IAMETZA Interaktiboa Indeus Elkarrizketak solasaldian.Elisabeth Pombo, Iametza Interaktiboa enpresako kudeatzailea da solaskide Indeus Elkarrizketak saioan. Beraren eskutik egin dugun ibilbide interesgarrian jakin dugu Iametza 2008.urtean eratu zela hiru enpresen arteko elkargune gisara: alde batetik ARGIA, bestetik ANTZA eta azkenik ADUR, horrenbestez komunikazioa, diseinua eta teknologia uztartuz. Bi punturen arteko loturatik abiatuta, Euskarabildua jardunaldia eta Beste Kaleak proiektua ere izan ditugu mintzagai, beste hainbat konturen artean.

Industria Berriaren SPRI Hiztegia 1

TESTU-MEATZARITZA Industria Berriaren Spri Hiztegian.Testu batetik abiatuz, ordenagailuaren bidez kalitate handiko informazioa lortzeko prozesua, helburu duena aurrez ezagutzen ez den informazio berria aurkitzea, idatzizko hainbat baliabidetatik informazioa automatikoki ateraz. Informazioa eskuratzeko erabiltzen diren baliabideak askotarikoak izan daitezke: webguneak, liburuak, mezu elektronikoak, aipamenak, artikuluak eta abar. Ereduak eta joerak diseinatuta, kalitate handiko informazioa lortu ohi da; horretarako, adibidez, patroien ikaskuntza estatistikoa erabiltzen da.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN, Mikroenpresa digitala, Puntueus, EnpresaBIDEA eta Datu-analisi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  Plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen Plaza

Gaur albiste dira HiTZ zentroa, Jendaurrean, Otsailak 11 eta Datu-bilketa.

IndeusBerri:  industria  eta  euskara  uztartzen  dituen  informazioaren  topagunea

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa hiztegia, Eusko Ikaskuntza, Emakumeak Zientzian eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  industria  eta  euskara  uztartzen  dituen  informazioaren  topagunea

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Emakumeak Zientzian 2025, Ziur, Puntueus eta Baliozkotze-datu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.