Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

IndeusBerriren bannerra
Albisteak 26 urtarrila, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Bizkaiko Foru Aldundia, Enpresa Digitala eta Genero-eten digitala.

Urtarrileko azken IndeusBerrik honako albiste hauek nabarmendu ditu: alde batetik Bizkaiko enpresetan euskararen erabilera sustatzeko Foru Aldundiaren laguntza-programaren deialdia ireki dela; bestetik Enpresa Digitalaren eskutik Google Analytics 4rekin lanean hasteko tailerra egingo dela euskeraz datorren asteartean. Eta azkenik, Industria Berriaren Hiztegiko kontzeptu berri bat: Genero-eten digitala.

Hiztegia 3

“Genero-eten digital” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileran hautematen den generoaren araberako aldea. Ikuspegi nagusiaren arabera, emakumezkoek IKTak gutxiago erabiltzen dituzten kasuetan, hartarako aukera murritzagoa eta sarbide mugatuagoa izatea da arrazoi nagusia, eta muga horiek hezkuntzarekin, lanbidearekin eta diru-sarrerekin daude lotuta. Kondizio horietatik kanpo, ordea, emakumezkoek IKT teknologiez baliatzeko joera eta jardute-maila handiagoa bide dute.

Google Analytics 4_logoa

Google Analytics 4rekin lanean hasteko tailer praktikoa egingo du Enpresa Digitalak datorren asteartean.Datorren urtarrilaren 31n, Bizkaia Enpresa Digitalak antolatuta, Google Analytics4 erabiltzen hasteko tailer praktikoa egingo da, euskaraz, Mondragon Unibertsitateko Eli Garcia irakaslearekin. Google Analyticsen azken bertsioak aldaketa handia dakar web neurketarako tresna honen inguruan orain arte ezagutzen genuenari dagokionez. Google Analyticsekin lan egiten duenari edota Marketing digitaleko estrategia neurtu nahi duenari zuzenduta dago tailerra.

Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa

Bizkaiko enpresetan euskararen erabilera sustatzeko laguntza deialdia egin du Foru Aldundiak. 2023an enpresa-munduan euskararen erabilera sustatzeko Bizkaiko Lurralde Historikoan planak egitea lagunduko du diruz Foru Aldundiak, baita Lantokiko Prestakuntza modulua euskaraz egiteko aukera eskaintzeak dakartzan gastuen finantzaketa ere. Laguntza programa honen deialdia urtarrilaren 16an jarri zen martxan eta martxoaren 14a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna. Merkataritza-sozietate, kooperatiba-sozietate, banako enpresaburu eta profesionalei zuzendutako laguntza da.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN, Mikroenpresa digitala, Puntueus, EnpresaBIDEA eta Datu-analisi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  Plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen Plaza

Gaur albiste dira HiTZ zentroa, Jendaurrean, Otsailak 11 eta Datu-bilketa.

IndeusBerri:  industria  eta  euskara  uztartzen  dituen  informazioaren  topagunea

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa hiztegia, Eusko Ikaskuntza, Emakumeak Zientzian eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  industria  eta  euskara  uztartzen  dituen  informazioaren  topagunea

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Emakumeak Zientzian 2025, Ziur, Puntueus eta Baliozkotze-datu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.