IndeusBerriren bannerra
Euskara industrian
Albisteak 2 otsaila, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Indeusen Batzar Orokorra, Arkitektura hiztegi berria, Social Media Marketing eta Adimen Artifizial.

Indeusen aurtengo Batzar Orokorra dakarkigu gaur IndeusBerrik azalera, euskararekiko konpromisoa berrestearekin batera kide berri bati ongietorria eman dion bilera, Innobasquek ekimenarekin bat egin baitu. Arkitekturaren esparruko terminoen hiztegia ere nabarmendutako berria da, Enpresa Digitalak martxoaren 3rako antolatutako ikastaro batekin batera, Social Media Marketingi buruzkoa hain zuzen. Eta amaitzeko, ohiturari jarraituz, industria berriaren Spri hiztegiko kontzeptu berri bat: Adimen Artifizial.

 

Enpresa Digitala

Martxoaren 3an Social Media Marketingi buruzko ikastaroa euskaraz: Edukien kudeaketa eta promozioak. Sare sozial batean hainbat formatutako informazioa, datuak eta edukiak partekatzen ditu pertsona-talde batek (eta/edo erakunde batek), elkarren artean interes komun erlatiboa bilatzen duen komunitate birtual bat sortuz.
Prestakuntza honetan, komunikazio-bide berri horiek zer, nola, zertarako eta zergatik erabili jorratuko dugu. Era berean, Meta Ads Manager ezagutuko dugu, Facebooken eta Instagramen kanpainak aktibatzeko tresna.

Arkitetura hiztegiaren aurkezpena

Eusko Jaurlaritzak eta UZEIk arkitekturaren esparruko terminoen hiztegi zabal eta adostua plazaratu dute.Euskaraz jardun nahi duten arkitekturako profesionalek azken urteotan adierazitako premiari erantzutea du helburu; izan ere, hutsune, zailtasun eta segurtasun-falta terminologikoei aurre egin behar izaten diete etengabe. Erreferentziazko lineako tresna bat da, ia 5.100 termino dituen hiztegi elebidun adostu, zabal eta eguneratua, hurrengo faseetan zabalduko dena. Arkitekturaren arloko euskarazko komunikazioa bultzatzeko funtsezko baliabidea da argitaratu berri den hiztegi berria.

Indeus_Batzar orokorra_tx

2023. urtean euskara industria arloan indartzeko konpromisoa berretsi eta Innobasqueri ongietorria eman dio Indeusek. Urtero legez aurten ere, Industriaren Euskal Plataformak Batzar Orokorra eginez eman dio hasiera urteari. Miren Dobaran, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea, Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusia eta Aitor Urzelai, Spriren zuzendari nagusia, buru izan dituen bileraren hasieran, Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko diputatuak ongietorria eman die Indeuseko kideei, Batzar Orokor hau berak zuzentzen duen Sailaren egoitzan egin baita.

Hiztegia 3

“Adimen Artifizial” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Giza adimenaren prozesuak simulatzen dituzten sistemak egitea helburu duen zientzia eta teknika-multzoa. Informatikaren adar bat da, eragiketa logikoak egiteko eta ikasteko zein arrazoitzeko ahalmena duten sistemak nola diseinatu eta garatu ikertzen duena. Sistema artifizial adimendunek bere inguruko informazioa hauteman eta prozesatzen dute, eta egokitu zaizkien helburuak arrakastaz lortzeko aukera maximizatzen duten ekintzak proposatzen edo abiarazten dituzte.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Gladys Saria, Bideojokoen industriaren egoerari buruzko jardunaldia, EnpresaBIDEA eta Enkriptatze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Bideojokoen industria Euskal Herrian, ChatGpt eta Konbergentzia teknologiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI  MEKANIZATUAK,  BIOLAN  eta  MITXELENA  Kooperatibak  bat  egin  dute  INDEUS  Industriaren  Euskal  Plataformarekin

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin

Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.

Ekonomia  eta  Finantzak;  ETEKIN  Topaketen  edizio  berria

Ekonomia eta Finantzak; ETEKIN Topaketen edizio berria

Andrés Arizkorreta, Ane Insausti eta Lander Beloki, martxoaren 26an Donostiako Aquariumean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira i+Med, Puntueus, Bikain ziurtagiria, Instagram ikastaroa eta Eraso-bektore

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.