IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Aurtengo ETEentzako laguntzen onlineko aurkezpenen berri dakarkigu gaurko IndeusBerrik, lehen aurkezpena otsailaren 24an egingo da eta izena emateko epea zabalik dago. Eskolatik Lanera Oarsoaldeko eta inguruko enpresei zuzendutako ekimena ere albiste da, PUNTUEUS Fundazioa bezala, honako hau Interneteko domeinuen erabaki-organoetan finkatu delako. Social Media Marketingi buruzko ikastaroak eta Adimen lehiakorrak osatzen dute gaurko albistegia.
PUNTUEUS Interneteko domeinuen erabaki-organoetan finkatu da.PUNTUEUS Fundazioak beste hiru urtez jarraituko du ICANN Interneteko domeinuen munduko erakundearen GeoTLD izeneko lantaldearen lehendakariordetzan, alegia, Interneten eremu geografiko eta komunitateen domeinuak ordezkatzen dituen erakundean, lehen mailako ordezkaritza izaten jarraituko du. Josu Waliño, PUNTUEUS-eko zuzendariaren esanetan oso garrantzitsua da Interneteko gobernantza erabakitzen den gunean ardurak izatea. Duela hiru urte izendatu zuten lehenengo aldiz PUNTUEUS Fundazioa talde honetako lehendakari orde, eta beste hiru urtetarako berriztu dute kargua.
Eskolatik lanera: lantokiko praktikak eta ikasketa dualak euskaraz Oarsoaldean. Eskolatik lanera Oarsoaldeko eta inguruko enpresei zuzendutako ekimena da, eskualdeko ikasle euskaldunak praktiketan hartzen badituzte eta horretarako instruktore euskalduna badute. Euskaraz lan egin nahi duten ikasle euskaldunei ere zuzenduta dago, ikasketak A, B zein D ereduan egin badituzte ere eta Oarsoaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeetan praktikaldiko tutore lanak egiten dituzten irakasleei ere bai. Urtero enpresa berriak gehitzen zaizkio egitasmoari eta eta asmoa ikastetxe gehiago ere lotzea da, eskualdez kanpokoak izan arren.
Zabalik dago ETEentzako 2023ko laguntzen onlineko aurkezpenetan izena emateko epea.Lehen aurkezpena otsailaren 24an egingo da eta I+G+B, Teknologia, Ekintzailetza eta Eraldaketa Digitalerako laguntzak izango dira ardatz nagusi. Programa horien helburuak dira I+G-ko jardueraren konbergentzia lortzea Europako batez bestekoarekin –bai inbertsioan, baita emaitzetan ere- eta Euskadi Europako berrikuntza polo bilakatzea. Era berean, asmoa da % 10 handitzea enpresa teknologikoen sorrera eta Euskadi tokiko industriarekin lankidetzan diharduten nazioarteko startupen ekosistema eragile bihurtzea.
“Adimen Lehiakor” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Erakunde bati dagozkion erabaki estrategikoak hartzerakoan aintzat hartzekoa den edozein informazio bildu, analizatu eta banatzeko prozesua, hala nola produktuei, kontsumitzaileei, lehiakideei eta bestelako inguru-faktoreei buruzkoa. Helburua da enpresaren inguruan gertatzen ari dena ahal bezain laster ulertzea eta ikastea, haren lehiakortasuna handitzeko.
Social Media Marketingi buruzko ikastaroa euskaraz, martxoaren 3an Enpresa Digitalaren eskutik. Sare sozial batean hainbat formatutako informazioa, datuak eta edukiak partekatzen ditu pertsona-talde batek (eta/edo erakunde batek), elkarren artean interes komun erlatiboa bilatzen duen komunitate birtual bat sortuz.
Prestakuntza honetan, komunikazio-bide berri horiek zer, nola, zertarako eta zergatik erabili jorratuko dugu. Era berean, Meta Ads Manager ezagutuko dugu, Facebooken eta Instagramen kanpainak aktibatzeko tresna. Martxoaren 3an egingo da ikastaroa, Bizkaiko Parke Teknologikoan.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin
Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.