IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Otsailaren 21ean Ekonomistak elkargoko Euskara komunitatearen eskutik Gaizka Garitanorekin solasaldia ekarri digu azalera IndeusBerrik, baita Enpresabidea agerkariak Iñigo Ansola, EEEko zuzendari nagusiari egindako elkarrizketa ere. Euspot lehiaketa eta LH Duala euskaraz aitortza ekitaldiak osatzen dute gaurko argitalpena, Industria berriaren hiztegitik hartu dugun kontzeptu berri batekin batera: AA – Adimen Artifizial
Euskarazko Spot lehiaketaren 12.edizioa abiarazi dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak babestuta.Zientzilari eta ikertzaile izan nahi dut! izenburupean abiarazi dute Euspot lehiaketaren 12.edizioa, gazteengan bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzeko helburuarekin. Aretxabaletako Udalak, Arteman Komunikazioak, Mondragon Unibertsitateak eta Arizmendi Ikastolak antolatutako ekimena aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta dagoeneko erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari EnpresaBidea agerkariak egindako elkarrizketa.2020ko datuen arabera 25.928 langile zituen energia berriztagarrien sektoreak EAEn, eta are enplegu gehiago sortzea espero da datozen urteetan. 100 milioitik gora fakturatzen duten 17 enpresa daude, eta 2023an badirudi bultzada berezia eman ahal dakiekeela parke eoliko eta fotovoltaikoei. Erronkak eta aukerak sortzen ditu horrek, Iñigo Ansola Kareaga Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari orokorraren hitzetan. EnpresaBidea agerkari digitalean irakur daiteke elkarrizketa.
“Taldeen gidaritza: Arrakastarako Gakoak” Gaizka Garitanorekin solasean, Ekonomistak elkargoaren eskutik, otsailaren 21ean.Kirola talde-lana, lidergoa, konpromisoa, erantzukizuna, ahalegina, sakrifizioa, iraunkortasuna, errespetua, konstantzia, gainditze-izpiritua, autoezagutza, pertseberantzia, bizikidetza, obedientzia, estrategia eta abarren sinonimoa da. Balio horiek lan eremuan barruan erabil daitezke ere hobetzen jarraitzeko bitarteko gisa. Honetaz arituko gara solasaldian ekonomistak-eko euskara Komunitateak antolatu duen solasaldian gaur egun Eibar K E entrenatzailea den Gaizka Garitanorekin.
“AA – Adimen Artifizial” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Giza adimenaren prozesuak simulatzen dituzten sistemak egitea helburu duen zientzia eta teknika-multzoa. Informatikaren adar bat da, eragiketa logikoak egiteko eta ikasteko zein arrazoitzeko ahalmena duten sistemak nola diseinatu eta garatu ikertzen duena. Sistema artifizial adimendunek bere inguruko informazioa hauteman eta prozesatzen dute, eta egokitu zaizkien helburuak arrakastaz lortzeko aukera maximizatzen duten ekintzak proposatzen edo abiarazten dituzte.
LH Duala Euskaraz, aitortza ekitaldia martxoaren 6an Garaia Berrikuntza Gunean“LH Duala Euskaraz” ekimena, euskarak duen balioaren kontzientzia eta jarrera piztu, eta heziketa eta lana euskaraz garatzeak duen balioa ikustarazteko martxan jarritako egitasmoa da. Testuinguru horretan, 2023ko martxoaren 6rako antolatu den ekitaldiaren helburu nagusia lantokiko egonaldiak euskaraz egiten dituzten esperientziak aitortzea da eta komunitate horrekin bat egitera gonbidatzen zaitugu, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan egingo den ekitaldian.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin
Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.