IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
LH Duala Euskaraz aitortza ekitaldian SPRIk izan zuen parte hartzea ekarri du azalera gaurko IndeusBerrik. Martxoaren 31n Enpresa Digitalaren eskutik egingo den TIK TOK marketing ikastaroa ere nabarmentzen du. Baita Euskarazko Wikipedian emakumeen biografia kopuruak izan duen igoera ere. Amaitzeko, Industria Berriaren hiztegiak lagatako beste termino bat: IKT.
Sei urtetan Euskarazko Wikipediak bikoiztu egin du emakumeen biografía kopurua.Martxoaren 8an ospatu den Emakumeen Nazioarteko egunaren harira euskarazko Wikipediak jakitera eman du dagoeneko 15.000 emakumeren biografíen muga gainditu dela. Orain dela 6 urte biografíen %13,63 ziren emakumeenak; aurten biografíen %26,17. Epe horretan beraz bikoiztu egin da kopurua. Emakumezkoen biografiak jaiotza urtearen arabera azter daitezke. Gehiengoa XX. mendearen amaieran jaiotakoa da, eta oso emakume gutxi ezagutzen ditugu XIX. mendearen aurretik jaiotakoak.
TikTok marketingi buruzko ikastaroa martxoaren 31an Enpresa Digitalaren eskutik.TikTok plataforman erabiltzaileek bideo laburrak sortu eta partekatzen dituzte musika-rekin, efektuekin eta hainbat filtrorekin. TikTok-ek arrakasta handia lortu du mundu osoan, bereziki gazteen artean, eta markak, jada, publiko zabalago batengana iristeko komunikazio estrategien barnean sartu dute sare sozial hau. Besteak beste, enpresa pribatuetako eta erakundeetako gerenteei, komunikazio eta marketing sailekoei eta ekintzaileei dago zuzenduta ikastaroa.
SPRIk LH Duala Euskaraz aitortza ekitaldian parte hartu du INDEUS ekimena ardatz hartuta.Lanbide Heziketan erreferente diren Gipuzkoako lantoki, ikasle eta ikastetxeei beraien jarduna aitortu zitzaien martxoaren 6an Garaia Parke Teknologikoan egin zen ekitaldian. Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Hezkuntza Sailburua eta Arrasateko alkatea buru zirela, ekitaldian zehar egindako mahai inguruan INDEUS ekimenaren berri eman zuen SPRIk, Plataformaren sorreratik hasi eta gaur egun egiten ari diren jardunetara heldu arte. Ekitaldiaren amaieran egin zen aitortza ekitaldiko sari banaketa.
“IKT” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Informazioa modu digitalean sortu, gorde, prozesatu eta transmititzeko teknologien multzoa. IKTen kontzeptua oso zabala eta orokorra da, eta aldatuz doa, gainera, teknologiek aurrera egin ahala. Gaur-gaurkoz, bere barruan hartzen ditu, besteak beste, komunikaziorako balio duten gailuak –irratia, telebista, telefono mugikorrak, sare-ordenagailuak eta sare-hardwarea, satelite-sistemak eta abar– eta horiek erabiltzen dituzten hainbat gailu eta zerbitzu, hala nola bideokonferentziak eta urrutiko ikaskuntza.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira BIKAIN, Mikroenpresa digitala, Puntueus, EnpresaBIDEA eta Datu-analisi

IndeusBerri: Industria eta Euskararen Plaza
Gaur albiste dira HiTZ zentroa, Jendaurrean, Otsailak 11 eta Datu-bilketa.

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Gaur albiste dira Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa hiztegia, Eusko Ikaskuntza, Emakumeak Zientzian eta Datu irekiak.

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Gaur albiste dira Emakumeak Zientzian 2025, Ziur, Puntueus eta Baliozkotze-datu.