Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

IndeusBerri bannerra_MARTXOA
Albisteak 16 Marzo, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Industria Digitala, Zibersegurtasuna industrian, Hitzak Lege, Tik Tok marketing eta BITCOIN dira gaur albiste.

Industria Digitala laguntza programaren aurtengo deialdia dakar azalera gaurko IndeusBerrik, martxoaren 29an Zibersegurtasun Zentroaren eskutik egingo den Zibersegurtasuna industrian jardunaldiarekin batera. Euskaltzaindiaren Hitzak Lege erakusketa ibiltaria eta Enpresa Digitalak antolatutako Tik Tok Marketing ikastaroa ere jasota daude buletin honetan. Industria Berriaren Hiztegitik hartutako berba, azkenik, hau: BITCOIN

Hitzak lege erakusketaren inaugurazioa

‘Hitzak Lege’ erakusketa ibiltaria Gipuzkoako Batzar Nagusietan.Euskaltzaindiak, Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin, eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako batzar nagusiekin elkarlanean antolatutako erakusketak dokumentuen informazioa duten 14 panel fisiko ditu, hiru ataletan banatuta: aldeen arteko harreman juridikoak, eragin kolektiboko testu juridikoak eta testu parajuridikoak. Gainera, 2 panel elkarreragile, 3 panel argiztatu eta 2 bitrina (jatorrizko dokumentuak erakusteko) egongo dira.

Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa

"Zibersegurtasuna Industrian" Jardunaldia martxoaren 29an, Zibersegurtasun zentroaren eskutik.Sistema industrialak eta teknologia operatiboa (OT) gero eta lotuago daude, eta horrek erakundeen esposizio-arriskua esponentzialki handitzea dakar. Automatizazio industrialeko ekipoek informazio korporatiboko teknologiak heredatu dituzte, eta horiekin batera, informazioaren segurtasunari dagokionez dituzten arazoak. Jardunaldia euskaraz izango da, 90 minutuko iraupena edukiko du eta zoom plataformaren bitartez egingo da.

Industria digitala_irudia

SPRIren Industria Digitala laguntza-programaren aurtengo deialdia ireki da.Industria Digitalak 18.000€-rainoko laguntzak eskaintzen ditu enpresako eta urteko diagnostikoen arloko proiektuetarako edo/eta EIKTak txertatzeko enpresen produktu, prozesu eta zerbitzuetan, hau da, euren balio-katean. Proiektu horiek hainbat arlotakoak izan daitezke: lainoko zerbitzuak, Cloud zerbitzuetarako migrazioak, Big Data, errealitate birtuala, smart factory, fabrikazio gehigarria, gamifikazioa, merkataritza elektronikoa, enpresen kudeaketako sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa eta telelana.

BITCOIN irudia

“Bitcoin” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Kriptodiru-mota, kode-irekiko P2P sare deszentralizatu eta enkriptatu bat oinarri duena. Bitcoin protokoloa 2009an sortu zen. Txanpona jaulki eta kontrolatzen duen banku zentral bat egon ordez, nodo-multzo bat dago, produkzioa kontrolatzen duena (inflazioak eta iruzurrak saihesteko) eta egiten diren transakzio guztien erregistroa gordetzen duena (txanponaren fidagarritasuna bermatzeko). Erabiltzaileek programa bat instalatzen dute beren dirua eta transakzioak kudeatzeko, eta programa horrek transakzioen berri ematen die sareko nodoei, batean sartzen den diru guztia beste batetik irten dela egiaztatzeko, betiere pribatutasuna bermatuz.

Tik tok logoa

Martxoaren 31n TikTok marketingi buruzko ikastaroa egiteko aukera eskaintzen digu Enpresa Digitalak.TikTok plataforman erabiltzaileek bideo laburrak sortu eta partekatzen dituzte musika-rekin, efektuekin eta hainbat filtrorekin. TikTok-ek arrakasta handia lortu du mundu osoan, bereziki gazteen artean, eta markak, jada, publiko zabalago batengana iristeko komunikazio estrategien barnean sartu dute sare sozial hau. Besteak beste, enpresa pribatuetako eta erakundeetako gerenteei, komunikazio eta marketing sailekoei eta ekintzaileei dago zuzenduta ikastaroa.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN, Mikroenpresa digitala, Puntueus, EnpresaBIDEA eta Datu-analisi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  Plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen Plaza

Gaur albiste dira HiTZ zentroa, Jendaurrean, Otsailak 11 eta Datu-bilketa.

IndeusBerri:  industria  eta  euskara  uztartzen  dituen  informazioaren  topagunea

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa hiztegia, Eusko Ikaskuntza, Emakumeak Zientzian eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  industria  eta  euskara  uztartzen  dituen  informazioaren  topagunea

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Emakumeak Zientzian 2025, Ziur, Puntueus eta Baliozkotze-datu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.