Euskarabilduaren 10.edizioaren berri jaso dugu aste honetako IndeusBerri gunean, urriaren 28an Donostian egingo dena. Honekin batera, Enpresa Digitaleko lankideek Google Analytics tresnaren azken bertsioa ezagutzeko azarorako antolatutako tailer praktikoa eta Tecnaliak aurkeztu berri duen itsas zabaleko industriarako saiakerak egiteko laborategirik handiena. Bai Euskarari Elkarteak martxan jarritako Elkarrengandik ikasiz solasaldiak eta PuntuEUSek Global Cyber Alliancekin bat egitea ere ekarri ditugu IndeusBerrira.
Euskarabildua jardunaldiaren 10.edizioa urriaren 28an egingo da Donostiako San Telmo MuseoanMundu jasangarrirako bidean teknologia burujabetzak egin ditzakeen ekarpenak izango ditu hizpide Euskarabildua jardunaldiak, “Zenbat kutsatzen du like batek. Mundu osorako internet jasangarrirantz” izenburupean.
Google Analytics 4rekin lanean hasteko tailer praktikoaGoogle Analyticsen azken bertsioak aldaketa handia dakar web neurketarako tresna honen inguruan orain arte ezagutzen genuenari dagokionez. Tailer praktiko honetan, Google Analyticsen bertsio berriarekin hasiko zara lanean, zure webgunera iristen den trafikoaren jarraipena egiteko.
Kooperatibismoa, enplegua eta lan eredu berriak aztergai, 'Elkarrengandik ikasiz' solasaldietanBai Euskarari Elkarteak 'Elkarrengandik Ikasiz' solasaldiak antolatu ditu, Kutxa Fundazioak babestuta. Irailean eta urrian, enpresekin lotutako hiru gairen inguruko hiru solasaldi zabalduko ditugu 'Elkarrengandik Ikasiz' atalean.
Itsas zabaleko industriarako saiakuntzak egiteko laborategirik handiena sortu du TecnaliakBiscay Marine Energy Platform-en (BiMEP) 2018an martxan jarri zuen plataformaren arrakasta ikusita, TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak HarshLab laborategiaren bertsio berri bat garatu du, Europan bakarra eta bestea baino handiagoa eta prestazio eta ahalmen hobeak dituena.
PuntuEUSek Global Cyber Alliancekin bat egin du euskal ekosistema digitalean zibersegurtasuna indartzekoUztailean, Global Cyber Alliance-era (GCA) batu zen PuntuEUS. .EUS domeinuaren kudeaketaz arduratzen den erakundea munduko-aliantza honekin bat egiten duen Euskadiko bigarren erakundea da, Zibersegurtasunerako Euskal Zentroaren (BCSC) ondotik.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?