Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Indeusberri Bannerra_Apirila
Albisteak 20 apirila, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Enpresa Digitala, Inkesta soziolinguistikoa, Innobasque eta Serbitizazio dira gaur albiste.

G4ra migratzeko tailerra izaten ari den arrakasta ikusita, Enpresa Digitalak beste saio bat antolatu du eta hori nabarmendu du gaurko buletinak. Honekin batera, azken Inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta Innobasquek eguneratutako azken I+G+b datuak irakur ditzakegu, baita Serbitizazio berbaren esanahia ere.

Innobasquek EAEko I-G-b arloko azken datuak eguneratu ditu bere Web interaktiboan, berrikuntza egiten duten euskal enpresen hazkundea egiaztatuz.Tresna interaktibo honek aukera ematen du Euskadiko I+G eta berrikuntza datu garrantzitsuenak ezagutzeko, bai maila globalean, bai lurraldeka eta sektoreka, eta Espainiako eta Europako datuekin alderatzeko. Datuak 2008an hasten dira, urte horretan hasi baitzen finantza-krisia. Datu berriak agertu ahala eguneratzen dira, sei ataletan banatuta: Inbertsioa, Nazioartekotzea, Pertsonak, Enpresak, Emaitzak eta Euskadi EBean.

Inkesta_EJ

Herritarren % 67 euskararen erabilera sustatzearen alde dago, azken inkesta soziolinguistikoaren arabera.Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak EAEko VII. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak aurkeztu dit, 2021ean egindako inkestatik eratorritako datuak. Daturik azpimarragarrienak hauek: euskaldunen kopuruak 12 puntuko hazkundea izan du azken 30 urte hauetan, 261.000 hiztun irabaziz. Euskaldunen ehunekorik handiena 16-24 urte bitarteko gazteen artean dago, adin tarte horretan %74,5a baita euskalduna. EAEko 16 urte edo gehiagoko biztanleen % 67 euskararen erabilera sustatzearen alde dago, orain dela 30 urte baino 12 puntu gehiago.

Google Analytics 4_tx

GA4ra migratzeko tailer praktikoa egingo da euskaraz, maiatzaren 3an, Enpresa Digitalaren eskutik Garaia Parke Teknologikoan.Tailer praktiko honetan Universal Analytics-etik GA4ra migratzeko oinarrizko pausoak emango ditugu lehen bait lehen analitika bertsio berriarekin lanean has zaitezen alferrikako pausorik eman gabe. Google Analytics 4ra migrazioa egin nahi duen edonorentzat zuzendutako tailerra da, baita zuzenean GA4rekin lanean hasi nahi duen edonorentzat ere. Garaia Parke Teknologikoan egingo da.

Hiztegia 6

“SERBITIZAZIO” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Produktu bati zerbitzu bat aplikatzea, bezeroentzako balio erantsia edo eskaintza berria sortzeko asmoz. Aktiboen erabiltzaileen eta hornitzaileen arteko harremanak ulertzeko modu berri bat da, zeinak zerbitzua ematea du oinarri, eta ez hainbeste ondasun fisikoak ematea. Harreman horien ondorioz inplikatutako aldeen elkarketa eta kooperazioa gertatzen da, eta hornitutako aktiboen arriskuen eta onuren partekatzea.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN, Mikroenpresa digitala, Puntueus, EnpresaBIDEA eta Datu-analisi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  Plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen Plaza

Gaur albiste dira HiTZ zentroa, Jendaurrean, Otsailak 11 eta Datu-bilketa.

IndeusBerri:  industria  eta  euskara  uztartzen  dituen  informazioaren  topagunea

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa hiztegia, Eusko Ikaskuntza, Emakumeak Zientzian eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  industria  eta  euskara  uztartzen  dituen  informazioaren  topagunea

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Emakumeak Zientzian 2025, Ziur, Puntueus eta Baliozkotze-datu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.