Maiatzeko bannerra
Euskara industrian
Albisteak 18 maiatza, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Pint of Science, Euskal kooperatibismoa, Zibersegurtasuna eta Zonbien Sarea dira gaur albiste.

Maiatzaren 22tik 25era egingo diren hiru ekitaldi dira gaur IndeusBerrik nabarmendu dituenak: astelehenean, asteartean eta asteazkenean, Ondarroan, Donostian eta Bilbon egingo den Pint of Science jaialdia; maiatzaren 25ean egingo den Euskal Kooperatibismoa gaur arte eta etorkizunari begira jardunaldia, Ekonomisten Euskal Elkargoan antolatuta; eta hirugarrena ere maiatzaren 25ean egingo da, baina honako hau onlinekoa izango da “Zibersegurtasuna lanpostuan” Zibersegurtasunaren Euskal Zentroaren eskutik. Amaitzeko, astero bezala, gure hiztegiko kontzeptu berri bat: Zonbien Sarea.

Zibersegurtasuna_irudi bat

Zibersegurtasunaren Euskal Zentroaren eskutik, “Zibersegurtasuna lanpostuan” onlineko jardunaldia egingo da maiatzaren 25ean.Gertatzen diren erasoen % 93a gizarte-ingeniaritzan oinarritzen dira, hau da, giza faktorea dute sarreratzat. Funtsezkoa da beren lanpostuan dauden pertsonak arriskuaren kontzeptua ulertzeko gai izatea. Dagoeneko ez da nahikoa ikuspegi funtzionaletik tresna, sare sozial eta abar jakin batzuk erabiltzen jakitea; izan ere, digitalizazioaren eta konektibitatearen abantailez gozatzeko kontraprestazio gisa hartzen ditugun arriskuez jabetu behar dugu.

Ekonomistak irudia

“Euskal Kooperatibismoa gaur arte eta etorkizunari begira” jardunaldia antolatu du Ekonomisten Euskal Elkargoak.Maiatzaren 25ean, arratsaldeko 6 t’erdietatik aurrera Ekonomisten Euskal Elkargoko Donostiako egoitzak hartuko du Euskal Kooperatibismoaren iragana eta etorkizuna ardatz nagusi izango dituen jardunaldia. Baleren Bakaikoa eta Beñat Irasuegi izango dira hizlariak, Saioa Arandok berriz moderatzaile lana egingo du. Bakaikoak XIX.mendetik hona Kooperatibismoak izan duen bilakaeraz hitz egingo du. Irasuegik Kooperatibismoaren etorkizuna izango du mintzagai.

Pint of science 2023

“Pint of science” jaialdia maiatzaren 22, 23 eta 24an Donostian, Bilbon eta Ondarroan.Pint of Science jaialdiaren helburua azken ikerketa zientifikoei buruzko hitzaldi interesgarri, dibertigarri eta hurbilak eskaintzea da, publikoarentzako formatu eskuragarri batean, eta horretarako aukeratutako eskenatokia MUNDU OSOKO TABERNAK dira! Horrela, jendeari ikertzaileekin eztabaidatzeko aukera ematen dion plataforma bat eskaintzen da. Jaialdi hau urtero egiten da, aldi berean, herrialde eta hiri parte-hartzaile guztietan, eta hiru egunez jarraian zientziaz betetzen dira mundu osoko tabernak.

Industria Berriaren Hiztegiaren irudia

“ZONBIEN SARE” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Zonbi ordenagailuen multzoa edo sarea, zeinak erasotzaile batek kontrolatzen baititu urrutitik, guztiak zerbitzari beraren bidez, eta jarduera gaiztoak egiteko erabil baitaitezke guztiak batera, hala nola spamak bidaltzeko, DDoS erasoetarako eta abarrerako. Zonbien sarea modu autonomoan eta automatikoan exekutatzen da, birus, har edo troiatar batek infektatzen duenean. Industria berriaren SPRI Hiztegian aurki dezakezun kontzeptuetako bat da.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI  MEKANIZATUAK,  BIOLAN  eta  MITXELENA  Kooperatibak  bat  egin  dute  INDEUS  Industriaren  Euskal  Plataformarekin

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin

Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.