Hilabete berri bat hasi da, Bagila (Ekaina), eta IndeusBerriren irudiko argazki aldaketarekin batera honako albiste hauetara hurbildu nahi gaitu buletinak: alde batetik Enpresa Bideak I Topaketa antolatu du ekainaren 7rako eta SPRIk ere parte hartuko duela nabarmendu du; baita Bai Euskarari Sari banaketa ekitaldia ekainaren 14an egingo dela ere; bestetik joan den astean egin zen Kooperatibismoaren iragana, oraina eta etorkizunari buruzko jardunaldiaz EnpresaBideak egin duen kronika; hirugarrenik Barnetegi Teknologikoak ekimenak joan den astean izandako jarduna; eta amaitzeko, Industria Berriaren hiztegitik hartutako berba bat: Avatar.
Bai Euskarari Sariak ekainaren 14an banatuko dira Donostian.Askotan haizea kontra izanda ere, beraien egunerokoan euskara txertatu eta, gainera, inguruan eragiten duten hiru ziurtagiridun saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu. Sariak banatzearekin batera lan munduan euskara bultzatzeko ahalegina egiten dutenen eta Bai Euskarari komunitatearen elkargune ere izan nahi du topaketak. Bai Euskarari Sarien 14.edizioa izango da ekainaren 14an egingo dena.Donostiako Miramar jauregiak hartuko du ekitaldia, 13:30etatik aurrera.
Barnetegi Teknologikoa, teknologia aurreratuenetan murgiltzeko ekimena, baita euskaraz ere.Spriren Enpresa Digitala programaren barruan berebiziko garrantzia hartu du Barnetegi Teknologikoa ekimenak, egun osoko jardunean teknologiarik aurreratuenetara hurbiltzeko aukera ematen baitu. Maiatzaren 22tik 26rako astea izan da horren adibide, egunero Barnetegi Teknologiko bat egin da eta. Ostiraleko azken Barnetegia euskaraz egin zen eta GA4ra migratzeko oinarrizko urratsak ematen ikasi zuten parte hartzaileek, uztailaren lehen egunean indarrean jarriko den tresnaren bertsio barriak nolako itxura duen ikusiz.
SPRIk ekainaren 7an egingo den EnpresaBIDEAren I. Topaketan parte hartuko du.Ekonomia eta enpresa gaiak euskaraz jorratzeko helburuarekin sortu zen EnpresaBIDEA, ikuspegi zabala eta kritikoa eskainiz. Testuinguru horretan, beste pauso bat eman nahi du I. Topaketa antolatuta. Batetik, ekonomiaren eta enpresa-munduaren ekosistema ikusarazi eta kohesionatzeko bokazioa izan duelako hasieratik, eta topaketa honek helburu horri erantzuteko aukera eskaintzen duelako, euskal ekosistemako askotariko eragileak leku bakar baten bilduta. Bestetik, ekonomia eta enpresa gaiez euskaraz hitz egiteko espazio bat izan nahi du, euskararen normalizazioan lagungarri izaten jarraitzeko lan eta enpresa-ingurunean.
“AVATAR” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Erabiltzaile batek bere burua identifikatzeko erabiltzen duen adierazpen grafikoa. Avatarrak argazki edo marrazki artistikoak izan daitezke; gainera, zenbait teknologiak hiru dimentsiotako irudikapenak ere onartzen dituzte. Berba hau eta askoz gehiago aurkituko dituzu Sprik garatutako Industria Berriaren Hiztegian.
Euskal kooperatibismoa: etorkizuneko auzia, baina iragana ulertuta.Enpresa testuinguru osasuntsua izan dute euskal lurraldeek historikoki, sendotasun ekonomikoaren isla bilakatu dena. Osasun hori kooperatibismo forman aurkeztu da sarritan, 2009tik hona euskal kooperatibismoa haren bosgarren olatuan baitago.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?