Google Analytics 4 erabiltzen hasteko tailer praktikoa antolatu du Enpresa Digitalak irailaren 18rako eta hori da iraileko lehen IndeusBerri honek nabarmendu duen berrietako bat. Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak irailean zehar egingo dituen jardunaldiak ere jaso ditu, baita ZIURek argitaratu berri duen txostena ere. Amaitzeko, Industria Berriaren Hiztegiari hartutako hitza: RICC sarea.
Enpresaren nortasun digitalari buruzko txosten berria argitaratu du ZIURek.Enpresak nortasun digitala zaintzearen garrantziaz kontzientziatzea helburu du ZIURek argitaratu duen txosten berriak. Enpresaren nortasun digitalak enpresa baten informazio multzoa biltzen du, Interneten ikusgai dagoena (datuak, irudiak, erregistroak, albisteak, iruzkinak, etab.) eta erakundearen deskribapena dena mundu digitalaren barruan. Eremu digitalari dagokion kontzeptua izan arren, dirudiena baino askoz zabalagoa da.
Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak enpresei zuzendutako hainbat jardunaldi antolatu ditu irailean. Konektatuta zaude, zibersegurtauna behar duzu edota Zibersegurtasuneko zerbitzuak eta araudia dira, besteak beste, BCSCk irailean zehar egingo dituen jardunaldiak. Azken honetan zibersegurtasunari buruz indarrean dagoen araudia azalduko da, enpresa bakoitzari aplikatzen zaion bezala, tamainaren eta sektorearen arabera.
Google Analytics 4rekin lanean hasteko tailer praktikoa antolatu du Enpresa Digitalak irailaren 18rako.Google Analyticsen azken bertsioak aldaketa handia dakar web neurketarako tresna honen inguruan orain arte ezagutzen genuenari dagokionez. Horrek informazio bonbardaketa ekarri du, eta baliteke informazo hori dena iragazi, antolatu eta lehenetsi behar izatea aldaketaren irismena ulertzeko eta egunean jartzeko. Tailer praktiko honetan, Google Analyticsen bertsio berriarekin hasiko zara lanean, zure webgunera iristen den trafikoaren jarraipena egiteko.
“RICC sarea” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Kulturaren eta sormenaren alorrean diharduten industria-enpresak bultzatzea helburu duen sarea, Europar Batasunean ordezkaritza duten 23 eskualdek osatua. Hainbat arlo jorratzen ditu: finantzaketa eta finantza-tresnetarako sarbidea, kultura- eta sormen-industriek tokiko eta eskualdeko garapenean duten pisua, estatuen laguntzak, kultura, eta abar.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?