Indeusberri_bannerra Azaroa 2023
Euskara industrian
Albisteak 3 Azaroa, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira PuntuEus, Itzulinguru, Ziur eta SOC

Hilabete berria hastearekin batera irudi berria jarri diogu IndeusBerriri eta honako albiste hauek bildu: PuntuEus Europako Legebiltzarrean izan da, Ingurune digitalean hizkuntza-aniztasuna bermatzeko eskatzen. Itzulinguru proiektua ere nabarmenduta dator gaur, besteak beste Soziolinguistika Klusterrak eta EHUk bultzatutako egitasmoa, itzultzaile automatikoen eragina ikertzeko. ZIURek Makina Erremintaren sektoreko produktuen zibersegurtasuna ebaluatzeko proiektua abiarazi duela eta zibersegurtasunarekin lotutako berba batekin, SOC, osatu dugu gaurko agerraldia.

Ziur_irudia

ZIURek Makina Erremintaren sektoreko produktuen zibersegurtasuna ebaluatzeko proiektua abiarazi du.Urtebetez, Makina Erremintaren sektoreko lau enpresa erreferentek hartuko dute parte beren produktuen zibersegurtasun-maila eta nazioarteko araudiek planteatutako eskakizunen betetze-maila ebaluatzeko prozesuan. Proiektuaren azken helburua, Gipuzkoa produktu industrial ziberseguruaren ebaluazioan eta ziurtapenean erreferente bihurtzea da. Horretarako, ZIURek industriako produktuak ebaluatzeko eta ziurtatzeko metodologia definitu du, nazioarteko IEC 62443 arauaren segurtasun-baldintzei jarraituz, eta Cyber Resilience Act izeneko Europako Batzordearen Erregelamendu Proiektua ere erreferentziatzat hartuta.

Itzulinguru irudia

ITZULINGURU, Itzultzaile automatikoak sortzen dituen eraginen inguruan ikertzeko proiektua.Itzulinguru proiektuko ikerketa eta esperimentazioa enpresetan, administrazio publikoan, bigarren hezkuntzako zentroetan, unibertsitatean, osasun sistema publikoan eta euskaltegietan egingo da. Horiek hizkuntza-praktika arautuak dituzten testuinguru gisa definitu dira. Guztira 6 testuinguru horietan 20 esku hartze esperientzia garatuko dira. Horretarako, Soziolinguistika Klusterra, Innoklab (UPV/EHU), Elhuyar, Orai adimen artifizialeko zentroa, Osakidetza, AEK eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berritzeguneek osatu dute proiektua gidatzen duen Garapen Taldea.

PuntuEus Estrasburgon

Ingurune digitalean hizkuntza-aniztasuna bermatzeko eskatu du PuntuEusek Europako Legebiltzarrean.PUNTUEUSek, Europako Legebiltzarrean egindako agerraldian, azaldu du industria teknologikoko handiek ezikusiarena egiten diotela Europako hizkuntza-aniztasunari; hiztun gutxiago dituzten hizkuntzen ikusgarritasuna oztopatu eta, ondorioz, normalizazioa oztopatzen dute. Europako Legebiltzarreko plenoko hizkuntza gutxituen lan-taldean egin du agerraldia, Josu Waliñok, PUNTUEUSeko zuzendariak eta euskarari Interneten jartzen zaizkion mugak utzi ditu agerian.

Industria Berriaren Hiztegiaren irudia

“SOC” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Erakunde edo enpresa baten barruan zentralizatutako unitatea, pertsonak, prozesuak eta teknologia kudeatzen dituena, erakundeak segurtasunaren arloan duen posizioa etengabe monitorizatzeko eta hobetzeko eta, aldi berean, zibersegurtasun-gorabeherak prebenitu, detektatu, aztertu eta konpontzeko. SPRIk enpresei eskaintzen dien Cyber Range laborategiaren ekipamenduetako bat ere bada.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI  MEKANIZATUAK,  BIOLAN  eta  MITXELENA  Kooperatibak  bat  egin  dute  INDEUS  Industriaren  Euskal  Plataformarekin

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin

Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.