IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
2024ko urtarrilean egingo den Languages Lanean kongresuan izena emateko epea zabalik dagoela nabarmendu du gaurko IndeusBerrik. Bizkaia Enpresa Digitalak azaroaren 27rako antolatu duen tailerra ere bai “Copywriting eta storytelling, Instagram, Facebook eta LinkedIn-erako”, euskaraz izango da. Indeus ekimeneko kide den Oreka ITri buruz Enpresabidea egunkari digitalak egindako artikuluak eta Industria berriaren hiztegitik hartutako Lehengai kritiko berak osatzen dute gaurko buletina.
Oreka IT, enpresak euskaraz digitalizatzen dituen aholkularitza etxea.EnpresaBIDEA egunkari digitaletik hartu dugu Indeuseko kide den Oreka IT enpresari buruzko artikulua. Teknologia enpresa arabarra hedatze prozesu bete-betean da. Ehun langile inguru eta lau bulego dituzte Hego Euskal Herrian. Tamaina guztietako enpresen digitalizazio prozesuak martxan jarriz, hauen lehiakortasuna areagotzea dute helburu. Enpresaren oraina eta etorkizunarekin batera, euskarak badu bere protagonismoa artikulu honetan.
Copywriting eta storytelling, Instagram, Facebook eta LinkedIn-erako: estrategia, plangintza eta edukien idazketa.Eduki bereizgarri bat sortzea, bezero potentzialen arreta erakarriko duena, ikusle huts izatetik jarraitzaile izatera pasa daitezen, ondoren zale izatera (gomenda zaitzaten) eta, azkenik, bezero izatera.Hau da Bizkaia Enpresa Digitalak azaroaren 27rako antolatutako ikastaroaren edukia. Negozio-jabeak edo sare sozialak kudeatzeaz arduratzen direnei zuzenduta dago, baita beren sare sozialetan komunitate fidela sortu nahi dutenei ere, ikusgaitasun objektiboa lortzeko eta, epe luzera, behar zaituztela uste duten bezeroak inguratzeko.
2024ko urtarrilean egingo den “Languages Lanean. Hizkuntzen kudeaketaren erronkak jarduera ekonomikoan” kongresuan izena emateko epea zabaldu da.Lan eremuan hizkuntzaren kudeaketak planteatzen dituen erronkak aztertzeko helburua du kongresuak, eta tokiko zein nazioarteko erreferentziazko eragileek hartuko dute parte. Bi egun, bi egoitza: urtarrilaren 18an Euskalduna Jauregian eta 19an Guggenheim Museoan. Kongresua publiko orokorrari zabalduko zaio, eta izen-ematea martxan dago jada. Lehen edizio honetan, erakunde publiko-pribatuetako arduradunak izango dira protagonista. Tokiko zein nazioarteko entitateetako ordezkariak elkartuko dira Bizkaiko hiriburuan, baita kulturaren alorreko adituak ere.
“Lehengai kritiko” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Europar Batasunarentzat bereziki kezkagarriak diren metal, mineral eta gai naturalak, sektore ekonomiko giltzarrientzat ezinbestekoak direlako, hornidura-arrisku handia dutelako eta haientzako ordezkorik ez dagoelako. Lehengai kritikoak funtsezkoak dira hainbat ekosistema industrialen funtzionamendurako eta osotasunerako. Adibidez, telefonoek wolframa behar dute bibratu ahal izateko. Bestalde, galioa eta indioa LED bonbilletan erabiltzen dira. Erdieroaleek silizio metalikoa behar dute, eta hidrogenozko erregai-pilentzat eta elektrolizatzaileentzat platinoaren taldeko metalak behar dira.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin
Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.