Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 Azaroa, 2023 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

INDEUSeko kide berriak, GAITU Erronka, EnpresaBIDEA eta 5G dira gaur albiste.
Indeusberri_bannerra Azaroa 2023

INDEUSeko lantaldeen urteko azken bileran plataformako kide egin diren i+MED eta METAPOSTA aurkeztu dituzte, Adimen Artifizialari buruzko Barnetegi Teknologikoa egin duten egun berean. Hori da gaurko berri nagusia. Baina beste albiste batzuk ere jaso ditugu: GAITU Erronka, proiektuan parte hartzeak saria duela eta EnpresaBIDEAn Miren Bilbao, Arabako Parke Teknologikoko gerenteari egindako elkarrizketa. Amaitzeko 5G -ren esanahia industria berriaren Hiztegian.

EnpresaBIDEA: Miren Bilbao, Arabako Parke Teknologikoko gerenteari egindako elkarrizketa.Arabako Parke Teknologikoak bilakaera esanguratsua izan du azken urteetan. Okupazioa %91ean kokatu da partzeletan, eta %79an bulegoetan. Pandemia aurretik %72 eta %28an zegoen, hurrenez hurren. Espazioa, ordea, handitzea aurreikusi dute, eta 2027rako beranduenez 900.000m2 gehiago izango dituzte enpresentzat. Miren Bilbao Larrauri parkeko gerentearentzat parkea orain arteko bere momentu onenean dago. Elkarrizketa hau berreskuratu nahi izan dugu IndeusBerri buletinerako.

Gaitu

GAITU ERRONKAn parte hartzeak saria dauka: grabazio gehien egiten dituzten bi partaideek irabaziko dute erronkaren erronka.Makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu.
Horretarako, milaka ahots behar ditugu, milaka grabazio ordu euskaraz. Ahots asko eta askotarikoak behar dira: adin tarte, genero eta mota guztietakoak. Guztion artean sortzen ari garen ahotsen datu-basea, gero enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako. Proiektuan parte hartzeak gainera, orain saria du: hemendik abenduaren lehen egunera arte grabazio gehien egiten dituzten bi partaideek irabaziko dute saria.

I+MED eta METAPOSTAk bat egin dute INDEUS, Industriaren Euskal Plataformarekin.INDEUSeko kideentzako antolatutako Barnetegi Teknologikoa eta Lantaldeen urteko azken bilera baliatu dituzte kide berriak aurkezteko. Honenbestez 34 enpresa eta elkartek osatzen dute Industriaren Euskal Plataforma. Gaur Adimen Artifizialari buruzko Barnetegi Teknologiko bat antolatuz egin nahi izan du Industriaren Euskal Plataformak bere lantaldeen urteko azken batzarra. Bizkaia Enpresa Digitalaren eskutik AI sorkuntzako tresna berriak nola erabiltzen diren ikastea, benetako erabilera kasuak ikusiz, eta tresna bakoitzak dituen mugak eta erabilera arriskuak ere ezagutzea izan da Barnetegiaren helburua.

Industria Berriaren SPRI Hiztegia 1

“5G” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Edo bosgarren belaunaldiko sistema mugikor. Sare mugikorrean oinarritutako telekomunikazio-teknologien bosgarren belaunaldia, laugarrenarekin alderatuta hobekuntza hauek dakartzana: ahots- eta datu-transmisioak abiadura handiagoan eta latentzia txikiagoan egitea, antena bakoitzari gailu gehiago konektatzea eta gauzen Internetekiko integrazioa optimizatzea. Kontzeptu hau eta gehiago Industriaren euskal plataforman aurkituko dituzu.

Lotutako albisteak

27 abendua, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
13 abendua, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
29 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak