IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Datorren urtarrilaren 18an eta 19an Bilbon egingo den Languages Lanean kongresua nabarmendu dugu gaurko IndeusBerrin, topaketa horretan egingo den Nazioartekotzeari buruzko mahai-ingurua Sprik moderatuko duela azpimarratuz. Honekin batera EnpresaBidea egunkariak Elay enpresako Kristina Elkorori egindako elkarrizketa ere ekarri dugu gurera. Eta Industria berriaren hiztegitik berriz, kontzeptu berri bat hartu dugu: Auzitegi-informatika.
“Auzitegi-informatika” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Informazio-sistemen ikerketa-prozesuetan espezializatutako teknika zientifiko eta analitikoen aplikazioa, helburu duena prozedura judizial batean froga fede-emaile gisa erabil daitezkeen ebidentziak detektatzea. Azken xedea da lege-prozesu batean baliagarriak izan daitezkeen datuak identifikatu, babestu, aztertu eta aurkeztea. Besteak beste, teknika hauek erabiltzen dira: sistema informatikoa berreraikitzea, hondar-datuak aztertzea eta datuei eta ondasun informatikoei aplikatutako erabileraren ezaugarri teknikoak azaltzea.
Kristina Elkoro: "Ikuskaritza euskaraz egiteak lan handia ekarri digu, baina emaitza oso ona da".EnpresaBIDEAk elkarrizketa egin dio INDEUSeko kide den Elay enpresako Kristina Elkorori. Aurten pauso esanguratsua eman dute merkataritza-erregistroan kontuak euskara hutsean egin eta erregistratu ostean. Lehen enpresa da hori egiten. Mugarria, baina, hainbat urte iraun duen prozesu baten emaitza da. Jabetzak aldeko apustua egin izana gakotzat jo du Kristina Elkoro Ayastuy kontseilari delegatuak. Haren aitak eta aitonak —amaren aitak— sortu zuten Elay. Enpresaren hasieratik gaur egunera artekoa jaso da elkarrizketa honetan.
SPRI Nazioartekotzeari buruzko mahai inguruaren moderatzaile izango da Languages Lanean Kongresuan.Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2024ko urtarrilerako antolatutako Languages Lanean. Hizkuntzen kudeaketaren erronkak jarduera ekonomikoan kongresuak lan munduan hizkuntza-kudeaketak duen garrantzia azpimarratzea eta eremu sozioekonomikoan hizkuntza-kudeaketa aurreratua duten praktika onak zabaltzea du jomuga. 2024ko urtarrilaren 18an eta 19an egingo da lan eremuan hizkuntzaren kudeaketak planteatzen dituen erronkak aztertzeko helburua duen topaketa.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin
Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.