Talent Strategy programa ekarri dugu gaur lehen lerrora, Bizkaiko enpresen talentu-estrategia indartzeko tresna aurkeztu baitu Bizkaia Talentek. Ziur zentroak aurkeztu berri duen 2024ko Prospektiba txostena ere azpimarratu dugu; Euskaldunon konkista EnpresaBIDEAtik hartu dugun artikulu interesgarria eta otsailaren lehen egunean egingo den Topaldiak osatzen dute buletin hau. Ahaztu gabe industria berriaren hiztegian gaur aukeratutako berba: Jasangarritasun.
EnpresaBIDEA: Euskaldunon konkista. Joan den astean egin zen Languages Lanean kongresuaren harira, Elena Laka Muñoz abokatuak EnpresaBIDEA egunkari digitalean idatzitako artikuluak dio “Euskara izanik euskal gizartea osatzen duen elementuetako bat, euskaraz ari zaigun enpresak konkistatuko gaitu euskaldunok, bai talentua erakartzerakoan (eta talentu asko dago erakargarri euskal profesionalen artean) bai zerbitzua eta produktuak eskaintzerakoan (eta euskal merkatuak enpresentzako daukan garrantzia ez daukagu azpimarratu beharrik).”
2024ko Prospektiba Txostena argitaratu du ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak.Argitaratu berri den txostenean besteak beste Adimen Artifizialaren gorakadaren eta konputazio kuantikoaren aurrean euskal industriak dituen mehatxu berriez ohartarazten du. Dokumentuak erakusten duenez, urte honetan zehar eraso kopurua “nabarmen” handitu da, gero eta “konplexuagoak” dira, eta horrek “kezka sentimendu komuna eragiten du erakunde gehienetan”. Gipuzkoan, 2023ko urtarriletik irailera bitartean, guztira, ziberdelinkuentzia bidezko 6.414 arau-hauste penal egin ziren, iruzur informatikoen eta beste ziberdelitu batzuen artean, hau da, 2022ko aldi berean baino 2.036 gehiago.
“Talent Stategy” programa aurkeztu du Bizkaia Talentek, lurraldeko enpresen talentu-estrategia indartzeko.BAT – B Accelerator Tower eraikinean aurkeztu zen, joan den urtarrilaren 22an, ‘Talent Strategy’, Bizkaiko enpresek beren talentu-estrategia egungo eta etorkizuneko erronketara egokituta diseinatu eta lerrokatu ahal izateko gaikuntza-programa. Prestakuntza-ekintza programa honen barruan, parte-hartzaileek diagnostiko kuantitatibo eta kualitatibotik ekintza-planera bitarteko bidea egingo dute, hainbat gai-arlotako adituen eta berariazko lantalde tekniko baten laguntzarekin. Bizkaiko hogeita hamar enpresa inguruk hartuko dute parte programaren lehen edizioan.
“JASANGARRITASUN” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Gaur egungo bizimodua hurrengo belaunaldien beharrak asetzeko aukerak arriskuan jarri gabe, alegia, mugagabe irauteko moduan, egitean datzan ezaugarria. Besteak beste, baliabide naturalen ustiaketa neurrizko eta zentzuzkoa, prozesu naturalak iraunaraztea eta biodibertsitatea kontserbatzea ditu oinarri. Batez ere, garapen-ereduaren ezaugarri gisa erabili ohi da (garapen jasangarria), baina gizarteko hainbat jarduera eta alderdiri doakie gaur egun ingurumenarentzat jasangarri izateko beharra.
TOPALDIA egingo du Euskaltzaleen Topaguneak otsailaren 1ean.Ermuko Izarra eraikinean egingo du Topaguneak aurtengo Topaldia, otsailaren 1ean, goizeko 9etan hasi eta arratsaldeko ordu biak arte. “Euskaltzaleon sareak josten: aktibismoa eta komunitateak” izango da aurtengo topaketaren leloa. Euskaltzaleen mugimenduarentzat interesekoak diren gaien gainean hausnarketa egitea da urtero antolatzen den jardunaldi honen helburua, berrikuntza eta etorkizuneko estrategiak eta ekimenak pentsatzeko baliatzearekin batera.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?