IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuaren 5.edizioaren berri jaso dugu aste honetan IndeusBerri espazioan. Enpresa Digitalaren eskutik LinkedIni buruzko ikastaroa, euskaraz, eta Spriren Zuzendari Nagusia solaskide izan zen Covid19aren osteko lan-eredu berriaren inguruko solasaldia ere bildu ditugu.
Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresua 29an eta 30ean egingo da BilbonMZT Kongresuko glosario terminologikoaren aurkezpena da aurtengo edizioaren nobedaderik nabarmenena. Bilboko EHUren Bizkaia Aretoak hartuko du Materialean Zientzia eta Teknologia Kongresua, oraingo honetan Tecnaliak eta Euskampus fundazioak antolatua.
Ikastaroa euskaraz: LinkedIn, marka ingurune digitalean lantzenEnpresa Digitalak ikastaro berri bat dakarkigu euskaraz, LinkedIni buruzkoa oraingo honetan. Ikuspuntu korporatibo batetik, marka pertsonalaren eta enpresa markaren lanketa nola egiten den irakatsiko da ikastaroan zehar: Kronogramak nola landu, edukia nola banatu, marka enbaxadoreak nola kudeatu…
COVID-19aren osteko lan eredu berriari buruzko solasaldia ikusgaiBai Euskarari Elkarteak antolatutako "Elkarrengandik ikasiz" solasaldi-sortaren barruan COVID19aren osteko lan ereduari buruzko gogoetan hartu zuen parte Aitor Urzelai, SPRIren zuzendari nagusiak. Solasaldia dagoeneko ikusgai dago sarean.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin
Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.