Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 apirila, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira TikTok marketing, Industria Digitala, Prest_Gara, Euskal Soziolinguistika eta Metadatuak

Apirilari ongi etorria eman diogu IndeusBerriren irudiari euskal esaera berri bat gehituz, Babak Eltzetik, eta hainbat albiste zuenganatuz. Hasteko, Enpresa Digitaleko lankideek apirilaren 18rako antolatu duten tailerrari buruzko informazioa dakarkizuegu, TikTok marketing plataformari buruzkoa. Egun batzuk beranduago, apirilaren 23an, Euskal Soziolinguistika jardunaldia egingo dela ere gogorarazi nahi dizuegu gaur. Industria Digitala, laguntza programa ere hizpide dugu. Udako Euskal Unibertsitatea Prest_Gara programarako irakasle bila dabilela eta Industria berriaren hiztegiari hartutako METADATUAK berbak osatzen dute gure gaurko agerraldia.

Prest_Gara programarako irakasleak behar ditu UEUk.Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak PREST_GARA 2024/2025 osatzeko deialdia argitaratu berri du, eta zabalik da datorren ikasturterako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko epea. UEUk, orain artean bezalaxe, Prest_Gara programan parte hartuko du. Hori dela eta, 2024/2025 ikasturtean PREST_GARAn irakasle moduan lan egiteko interesa daukan edonori dei egiten diogu gurekin batera parte har dezan. UEUren web gunean daude honi buruzko zehaztasun guztiak. Proposamenak bidaltzeko epea apirilaren 12an bukatuko da.

Ikonotipoa_irudia_2

2024ko Industria Digitala laguntza programaren deialdia abiarazi da.Industria Digitala programaren helburua euskal enpresa guztiak bultzatzea da, lehiakortasuna areagotzeko behar dituzten baliabideak eta aholkularitza pertsonalizatua eskeiniz, teknologia digital eta jasangarrien bitartez, merkatuan duten posizionamendua hobetzeko lehiakortasun abantailak garatu ahal izateko. Industria Digitala programak 23.000 €arte eskaintzen ditu urte eta enpresa bakoitzeko, EIKTak diagnostikatu eta/edo beren produktu, prozesu eta zerbitzuetan ezartzeko proiektuetarako. Hau da, bere balio-katean txertatzeko. Eta BIKAIN euskararen ziurtagiria aurkezten duten enpresek onura gehigarria jasoko dute.

TikTok marketing tailerra antolatu du Enpresa Digitalak apirilaren 18rako.TikTok plataforman erabiltzaileek bideo laburrak sortu eta partekatzen dituzte musikarekin, efektuekin eta hainbat filtrorekin. TikTok-ek arrakasta handia lortu du mundu osoan, bereziki gazteen artean, eta markak, jada, publiko zabalago batengana iristeko komunikazio estrategien barnean sartu dute sare sozial hau. Miramon Enpresa Digitalak tailer hau antolatu du enpresa pribatuetako eta erakundeetako gerenteei zuzenduta, baita komunikazio eta marketin sailetako teknikari eta ekintzaileei ere. Online egingo da datorren apirilaren 18an.

Industria Berriaren Hiztegiaren irudia

“METADATUAK” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Dokumentu bati buruzko datuen multzoa, batez ere hari buruzko informazio deskriptiboa (jatorria, mota, sarrera-data, etab.) jasotzen duena, administrazioari eta kudeaketari buruzko informazioarekin batera. Metadatuek dokumentua aberasten dute. Adibide gisa, liburutegietan erabiltzen diren indizeak aipa daitezke; haietan, egileei, izenburuei eta abarri buruzko datuak biltzen dira, liburu jakin bat aurkitzeko baliagarriak direnak. Metadatuen bidez, bilatzaile batean kontsulta egitean emaitza zehatzagoak eta doiagoak lortzen dira.

Euskal Soziolinguistika jardunaldia, apirilaren 23an Gasteizen.20 urte dira euskararen biziberritze prozesua ezagutza soziolinguistikoz hornitzeko Soziolinguistika Klusterra sortu zela. Ikerguneari forma ematean, eremu teorikoan eta aplikatuan dihardutenak harremanetan jartzeko gune bezala irudikatu zen. Euskararen lurralde osoaren ikuspegian jardutea eta ezagutza zientifiko zorrotza produzitzea ezarri ziren lehentasun gisa. Bi hamarkada beranduago, irizpide horiek berretsiz, etengabe egokitzeko eta berritzeko erronkak indarrean dirau.

Lotutako albisteak

13 abendua, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
29 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak