Euskara industrian
Albisteak 12 apirila, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Konputazio Kuantikoa, Barredromoa, TikTok Marketing eta DoS eraso.

Jorrailaren 12.egunera iritsita, gaurko IndeusBerrik Konputazio Kuatikoa hartu nahi izan du hizpide, honen inguruan ZIURek egin duen ohartarazpena dela eta. UEUk antolatutako Barredromoa ere ekarri dugu gurera, zientziari buruzko bakarrizketak egingo baitira apirilaren 16an. TikTok marketingari buruzko tailerra apirilaren 18an izango gela ere gogora ekarri nahi dugu. Eta amaitzeko, industria berriaren hiztegiko kontzeptu berri bat: DoS eraso.

Barredromoa: zientziari buruzko umore bakarrizketak apirilaren 16an, Eibarren.Zientziari buruzko umore bakarrizketak antolatu ditu UEUk apirilaren 16an Eibarren, Markeskoa Jauregian hirugarren urtez. Umorea zientzia dibulgatzeko modu eraginkorra izan daitekeela frogatu nahi dute. Arratsaldeko 18.00etan hasi eta bost gonbidatu taularatuko dira Idoia Torregarai UEUko Komunikazio-arduradunaren gidaritzapean. Hona hemen: Marina Landa González, Josu Lopez-Gazpio, Onintze Parra Ipiña, Ander Prieto de Garay, Eider Saragueta Garrido. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea.

TikTok marketing tailerra antolatu du Enpresa Digitalak apirilaren 18rako.TikTok plataforman erabiltzaileek bideo laburrak sortu eta partekatzen dituzte musikarekin, efektuekin eta hainbat filtrorekin. TikTok-ek arrakasta handia lortu du mundu osoan, bereziki gazteen artean, eta markak, jada, publiko zabalago batengana iristeko komunikazio estrategien barnean sartu dute sare sozial hau. Miramon Enpresa Digitalak tailer hau antolatu du enpresa pribatuetako eta erakundeetako gerenteei zuzenduta, baita komunikazio eta marketin sailetako teknikari eta ekintzaileei ere. Online egingo da datorren apirilaren 18an.

Konputazio kuantikoaren ondorioz eraso patroi eraginkorragoak daudela ohartarazi du ZIURek.ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, ‘Konputazio kuantikoa industria-inguruneetan’ izeneko txosten berria argitaratu du. Bertan ohartarazi duenez, teknologia hori oraindik hasierako fasean dagoen arren, zibersegurtasunaren arloan erabilera-kasu berriak identifikatu dira, hala nola eraso-patroi eraginkorragoak edo zifratze-algoritmo sendoagoak. Konputazioaren gaitasuna ezin da gaur egun dagoen beste edozein teknologiarekin alderatu.

“DoS eraso” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Zerbitzu-ukatze banatuaren bidezko eraso. Sareko makina edo zerbitzu baten aurkako zibererasoa, datu-eskaera ugari aldi berean egitean datzana, hura gainkargatzeko edo motelarazteko eta, azken finean, aldi baterako edo mugarik gabe erabilgarri ez egoteko. Eskuarki, bilaketa edo eskaera funsgabe asko bideratzen dira zerbitzarira, hura gehiegi kargatu eta kolapsatu nahian, erabiltzaileen benetako eskaerei bidea ixteko. Erasoa zenbait tokitatik egiten denean, DDos edo zerbitzu-ukatze banatuaren bidezko eraso deritzo.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Gladys Saria, Bideojokoen industriaren egoerari buruzko jardunaldia, EnpresaBIDEA eta Enkriptatze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Bideojokoen industria Euskal Herrian, ChatGpt eta Konbergentzia teknologiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI  MEKANIZATUAK,  BIOLAN  eta  MITXELENA  Kooperatibak  bat  egin  dute  INDEUS  Industriaren  Euskal  Plataformarekin

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin

Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.

Ekonomia  eta  Finantzak;  ETEKIN  Topaketen  edizio  berria

Ekonomia eta Finantzak; ETEKIN Topaketen edizio berria

Andrés Arizkorreta, Ane Insausti eta Lander Beloki, martxoaren 26an Donostiako Aquariumean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira i+Med, Puntueus, Bikain ziurtagiria, Instagram ikastaroa eta Eraso-bektore

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.